Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak trantsizio berdea, digitala eta demografiko-soziala aukera bihurtu eta lankidetzaren bidez etorkizuna eraikitzen jarraitzeko deia egin du

2022-11-28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Etorkizuna Eraikiz nazioarteko biltzarra inauguratu du gaur goizean
  • Bertan, Berpiztu Programa aipatu du “etorkizuna eraikiz” filosofiaren adibide gisa, “lehentasunezko konpromiso errealista da, hasieratik parte hartzeari irekita dagoen programa eta gizarte eta ekonomia ehunarekin garatuko duguna”
  • Kongresuaren irekiera ekitaldiaren aurretik, Urkullu lehendakariak “Etorkizuna orain da” erakusketa bisitatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, Etorkizuna Eraikiz nazioarteko biltzarra inauguratu du gaur goizean, hiru trantsizioei (berdea, digitala eta demografiko-soziala) erantzuteko berrikuntza-agenda eraldatzailea eraikitzeko beharraz hausnartzeko eta aztertzeko espazioa.

Etengabe eraldatzen ari den mundu batetan, eraldaketa orokorra, globala, ziurgabetasunez betea eta azkarra den momentuan, Lehendakariak hiru erronkak (berdea, digitala eta demografiko-soziala) aukera bihurtzearen alde agertu da, eta auzolanaren, lankidetzaren bidez, etorkizuna eraikitzen jarraitzeko deia egin du. “Ikuspegia global batetik, hamarkada honetan, Herri bezala anbizio handiko helburu jakin eta partekatu batzuk lortzeko erakunde, enpresa mundu, unibertsitate eta gizartearen indar guztiak elkartu behar ditugu. Diagnostikoa partekatuz, estrategia adostuz, ekintzak martxan jarriz, ebaluatuz eta hobetuz”, azpimarratu du.

Jarri diren helburuen artean Iñigo Urkulluk nabarmendu ditu herri solidarioa izatea; langabezia %6-ra jaistea; Euskadi karbonoz neutroa den lurraldea bihurtzea; berrikuntzan Europarekin konbergentzia lortzea eta herri aitzindari izatea; eta Europako eskualde oparoenen artean kokatzea.

Bere hitzaldian zehar Lehendakariak “BERPIZTU” Programa ere aipatu du, Etorkizuna Eraikiz filosfiaren parte dena, “lehentasunezko konpromiso errealista da, hasieratik parte hartzeari irekita dagoen programa eta gizarte eta ekonomia ehunarekin garatuko duguna”. Horrela, Berpiztu hiru trantsizio globalekin lerrokatuta dagola adierazi du, proiektu zehatzetan inbertitzen delarik: Adinberri,  Albaola edo Oarsoaldean bultzaten ari diren jarduketak, besteak beste.

Irekiera instituzionalaren ondoren, solasaldia bat egin da, “Unibertsitatearen egitekoa gizartearen eraldaketan”. Bertan, Eva Ferreira EHUko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak parte hartu dute. Kongresua “Etorkizuna Eraikiz” dokumentalaren estreinaldiarekin iritsi da.

“Etorkizuna orain da”

Tabakaleran egindako kongresuaren inaugurazioaren aurretik, Urkullu lehendakariak “Etorkizuna orain da” erakusketa bisitatu du, Etorkizuna Eraikiz estrategiaren testuinguruan garatutako proiektu esperimental eta estrategikoak biltzen dituzten 25-27 panelen erakusketa, Gipuzkoaren etorkizuna lau ardatzen gainean eraikitzea bilatzen duena: trantsizio soziala, trantsizio berdea, trantsizio digitala eta gobernantza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak