Berriak Osasuna

Osakidetzak 2018/19ko lep-en bigarren faseko azterketak egingo ditu; lep honetan, 3.535 plaza eskaintzen dira, guztira

2022-11-26

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak LEP hau antolatzeko Osakidetzak eginiko ahaleginaren balioa nabarmendu du; LEP horren bidez, egonkortasun handiagoa eskaini nahi zaio plantillari

 

Gaur eta bihar (azaroaren 26 eta 27a), Osakidetzaren 2018/2019 LEPen bigarren faseko lehen hautaketa-probak izango dira, Barakaldoko BECen; LEP horretan, 3.535 plaza eskantzen dira, guztira. LEPa bi fasetan banatzen da, eta, hartan, 78.139 pertsona izango dira, guztira, bigarren faseko 1.924 plazen hautagai, 63 kategoriatan banatuta.

 

 Bigarren fase honetan, hautagai kopuru handiena batzen duten kategorien probak izango dira: erizaintzako laguntzaileen, administrari laguntzaileen eta zeladoreen kategoriak. Hala, azken asteburu honetan, 65.029 oposiziogilek Barakaldoko BECen larunbatean eta igandean izango diren probetan eskainiko diren 1.314 plazetako bat lortzeko aukera izango dute.

 

Hori horrela, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak LEP hau antolatzeko Osakidetzak eginiko ahaleginaren balioa nabarmendu du. Hura Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak, oro har, enplegu publikoaren egonkortasunerako eta kalitaterako duten konpromisoaren eta borondatearen erakusgarrietako bat da. “Badakigu Osakidetzako onena bertako profesionalak direla. Haien egoera finkatu eta hobetu nahi dugu”, azpimarratu du. Gainera, Sagarduik animo-mezua bidali nahi izan die LEPen bigarren fase honetan Euskadiko Osasun Zerbitzuan plaza bat jabetzan lortzea helburu duten pertsona guztiei.

 

BIGARREN FASEA: DATA, LEKUA ETA ESPEZIALITATEA

 

2018/19ko LEPean 3.535 plaza eskaintzen dira, eta prozesua bi fasetan banatu da. Bigarren fase hau irekiko duten azterketekin 2023ko abenduan eta urtarrilean jarraituko da; hil horretan amaituko dira 2018/2019 LEPen hautaketa-probak. (Ikus datari, lekuari eta espazialitateari buruzko informazio xehatua).

 

78.139 izangai izango dira, guztira, Osakidetzaren 2018-2019ko LEPeko bigarren fase honetan deitu diren eta 63 kategoriatan banatuta dauden 1.924 plazetarako; izangaien % 68,2 emakumeak dira. (Ikus datari, lekuari eta espazialitateari buruzko informazio xehatua).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak