Berriak Kultura
Eu

EAEko gazteriaren %99k telefono mugikorra du eta lautik hiruk ordu bete gutxienez egunero erabiltzen dute Internet

2011.eko azaroak 21

20 urtetik beherakoen %72k egunero konektatzen da sare sozialetara

EAEko gazteriaren %99k telefono mugikorra dute eta lautik hiruk ordu bete gutxienez egunero erabiltzen dute Internet, bihar amaituko den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XI. Astea dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketa baten arabera. Zundaketa hori 15 eta 29 urte arteko 1.500 gazteei egindako galdetegi baten bidez egina dago.

Telefono hauen erabilera posibleen artean, %72k egunero deiak egiteko eta jasotzeko erabiltzen dituzte, %51k egunero mezuak jaso eta bidaltzen dituzte, %27k erabiltzen dituzte musika edo irratua entzuteko, %11 egunero edo ia egunero Internetera konektatzen da, %8k argazkiak eta bideoak egin eta banatu egiten dituzte egunero, eta %7k mugikorrarekin jolasten dute egunero edo ia egunero. 

Sexuen arabera, neskek mutilek baino gehiago deitzen dute, baita mezu gehiago bidali ere. Mutilek ostera, gehiago jolasten dute eta internetera konektatzen dira. Adinak jaisten duen heinean musika eta irratia entzun, argazkiak egin eta banatu eta mugikorrarekin jolasten duten gazteen kopurua handitu egiten da.

Gastuari dagokionez, gazteen erdiak (%50) hilabetero 20 euro baino gehiago gastatzen ditu. Neskek mutilek baino diru gehiago gastatzen dute eta adinak aurrera egiten duen heinean gastuak ere gora jotzen du. Gastua gastu, hamar gaztetik zazpik (%71) gastu hau berak ordaintzen dutela diote. Izan ere, 20 urtetik beherakoen artean %35k berak ordaintzen du baina 25 urtetik gorakoen artean %91 da. 

Interneten erabilera

Interneten erabilerari dagokionez, Euskal Autonomi Erkidegoko gazteen %74k sarea astero gutxienez zazpi orduz erabiltzen dutela diote, hau da, ordu bete egunero gutxienez. Heren batek (%33) Internet astero hogei ordu baino gehiago erabiltzen du, 2008ko datua, %9a, gainditzen da. 

Interneten eguneroko erabilerara jotzen badugu, gazteen gehiengoak egunero edo ia egunero internet erabiltzen du mezu elektronikoak bidali eta jasotzeko eta sare sozialetara konektatzeko (%60 eta %55 hurrenez hurren).

Sare sozialen sarpen-gradua handiagoa da gazteagoak direnen artean. 20 urtetik beherakoen %72k egunero erabiltzen dituzte, eta 25 eta 29 urte bitartekoen %39k. Sare sozialetara konektatzea ohikoagoa da nesken artean (%58) mutilen artean baino (%52). Beste aldetik, gazteen %39k txateatu egiten du edo Messenger erabiltzen du egunero, ohitura hau hedatuago dago gazteagoak direnen artean.

Aitzitik, %36k soilik internet egunero erabiltzen du ikasteko, ikasketetarako erabilgarria den informazioa bilatzeko edo on-line ikastaroak egiteko. Ohitura hau zabalduagoa da 20 eta 24 urte bitartekoen artean, eta %33k egunero edo ia egunero erabiltzen du prentsa irakurtzeko. Kasu honetan, mutilek neskek baino ohitura handiagoa dute (%42 mutilen artean eta %24 nesken artean), erabilera hau handiagoa da 19 urte baino gehiago dutenen artean. 

Hamar gaztetik hiruk (%30) internet egunero erabiltzen dute lan egiteko edo lanaren inguruko inguruko informazioa bilatzeko, portzentaje hau handiagoa da lan egiten dutenen artean (%37) eta are handiagoa da (%46) lanean eta ikasten dabiltzanentzat. %21ek egunero aisia, kultura, kirolak edo bidaien inguruko informazioa bilatzen du, ohitura hau nagusiagoa da gizonen artean eta 19 urtetik gorakoen artean.

%20k egunero jokoak, musika eta pelikulak behera kargatzen ditu. Honen inguruan ere gizonak nagusitu egiten dira, eta 25 urtetik gorakoak ere. %19k egunero lan-eskaintzen inguruko informazioa bilatzen du, erabilera hau zabalduago dago 20 urtetik gorakoen artean eta nagusia da langabezia daudenen artean (%57). %18k egunero musika entzuten du eta pelikulak ikusten ditu streaming bidez. Behera kargekin bezala, ekintza hau zabalduago dago gizonen artean  eta 25 urte baino gutxiagokoen artean.

Gazteen %10ek baino gutxiagok beste hainbat ekintza egiten dute, hala nola, on-line jolastu (%8), blogetan parte hartu (%4), banku-gestioak egin (%3), Skype-n bidez dei telefonikoak egin (%3), on-line erosi (%1) edo atxikipen kanpainetan parte hartu, sinadurak jaso eta emariak egin (%0,4).

Iruzkin bat
  • @ugutz
    2011.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    El 99% de la juventud vasca tiene móvil y tres de cada cuatro jóvenes utiliza Internet una media de http://t.co/coBxUmtx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan