
0
Ekonomia eta Ogasun Sailak bat egiten du “A25” egunarekin, emakumeen aurkako indarkeria oro gaitzesteko
Lakuan egindako azken elkarretaratze batekin amaitzen den bideo bat eginez, Ekonomia eta Ogasun Sailak jakinarazten du bat egiten duela “A25 - Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin”, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak gaitzesten dituela azpimarratuz.
Ekimen horretan, Saileko ehun emakume eta gizon inguruk hartu dute parte, eta egun hori dela-eta egiten diren gainerako deialdi publikoekin bat egiten du, emakumeen aurkako indarkeria gizarte osoaren arazoa dela erakusteko.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan