Berriak Segurtasuna

Sonia Díaz de Corcuera Mugikortasun berriaren paradigma: berrikuntza, erregulazioa eta datuak… herritarren zerbitzura? izenburupean egin den XX. Herritarren topaketan izan da

2022-11-24
  • Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Zero Biktima helburuarekin Euskadin istripuen tasa jaistera bideratutako Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna balioetsi du

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Mugikortasun berriaren paradigma: berrikuntza, erregulazioa eta datuak… herritarren zerbitzura? izenburupean egin den XX. Herritarren topaketan parte hartu du ostegun honetan. Ekitaldia EAE eta Nafarroako RACek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, eta mugikortasuneko eta bide-segurtasuneko adituak elkartu ditu.  

Ekitaldiari amaiera emateko, Díaz de Corcuera zuzendariak, 2050eko horizontean trafiko-istripuen ondorioz Zero Biktima izateko helburuarekin, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa jaistera bideratutako Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna balioetsi du. Zuzendariak adierazi duenez:  “Esparru publikoko eta pribatuko erakunde eta elkarteak atxiki zaizkion Itun honekin Euskadik Visión Zero estrategiaren alde egin duen apustua indartu da, trafiko-istripuen ondorioz heriotza edo lesio larri bakar bat ere ez dela onargarria ezartzen duen sistema seguruaren ikuspegiarekin”.  

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak gogoratu du garrantzitsua dela bide-segurtasunaren arloan esku hartzen duten eragile guztien erantzukidetasuna, trafiko-istripuek eragindako hildakorik edo zauritu larririk gabeko Euskadi izatera iristeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak