Lehendakariak adierazi du Euskadik indargune eta zutabe sendoak dituela “mehatxuak aukera bihurtzeko"
- Iñigo Urkulluk Deusto Business Alumniren mendeurrenaren ospakizuna amaitzeko ekitaldian parte hartu du. Ekitaldi horretan, Deusto Business School ikastetxeko ikasle ohiak bildu dira
- “Aldaketa, berrikuntza eta arriskua giza jarduera ororen berezkoak dira. Etorkizunari jarrera proaktiboarekin aurre egitea eta gure indarguneak aprobetxatzea da”- esan du
Lehendakariak ziurtatu du Euskadik zutabe sendoak dituela ziurgabetasunari aurre egiteko, eta “gure indarguneak” aprobetxatzearen alde agertu da, mehatxuak aukera bihurtzeko. Iñigo Urkullu Deusto Businnes Alumniren Mendeurrenaren ospakizunari amaiera eman dion ekitaldian izan da. Hizlari gisa Herman Van Rompuy aritu da. Lehendakariak bilera bat egin zuen Europako Kontseiluko presidente zenean, eta, gainera, urte honetan bertan hainbat mailatako gobernantzari eta eskualdeek Europar Batasunaren erabakiak hartzeko orduan duten zereginari buruzko hausnarketa partekatu du berarekin, RLEG ekimenak antolatutako goi-mailako foroan – bere hitzaldian gogorarazi duenez.
Foro horretan, lehendakariak Europako Batzordearen kalkuluen berri eman du. Estimazio horien arabera, EBko herrialde gehienak atzeraldi teknikoan sartuko dira 2023. urtearen lehen erdian, eta horrek ondorioak izango ditu euskal ekonomian. Egoera horren aurrean, Euskadik datorren urteari itxaropenez aurre egiteko aukera emango dioten bost indarguneak azaldu ditu. Hauek dira: Egonkortasun instituzionala; Ikerketa eta Berrikuntza; Trantsizio energetikoaren aldeko apustua; Lan-merkatu sendoa eta ekonomia eta industria suspertzea, eta Gizarte solidarioa eta sozialki orekatua.
Erronkak
Era berean, etorkizunari begira, Iñigo Urkulluk esan du Orkestra Institutuaren Euskadiko Lehiakortasunari buruzko Txostenak jasotzen dituen bost erronkak partekatzen dituela. Erronka horiek industria-lehiakortasun iraunkorrari, ekintzailetzari eta enpresa-konpromisoari, edo enpresa txikietako berrikuntzari egiten diete erreferentzia, besteak beste. Erronka demografikoa eta gazteen emantzipazioa gehitu dizkie erronka horiei, eta aurten berariazko estrategia bat izango dutela iragarri du.
Beste une batean, lehendakariak gogora ekarri du Euskadi izendatu berri dela Nazio Batuen 2030 Tokiko Idazkaritzaren munduko egoitza, eta, horri esker, munduari zabaldu ahal izango zaiola “Euskadi Basque Country pertsona arduratsu eta solidarioen herrialdea dela”.
Ideia horrek gu konprometitzen gaitu eta unibertsitate hau eta Deusto Alumni ere konprometitzen ditu gazteen prestakuntza pertsonalean eta profesionalean, ekonomia errealarekiko zubi-lanean eta espiritu global, berritzaile, eraldatzaile eta ekintzaile baten sustapenean, adierazi duenez.
Azkenik, “gure talentua” prestigiatzearen eta atxikitzearen alde egin du, bai eta Euskadi munduko erreferentziazko lurralde bihurtzearen alde ere, kanpoko talentuak ere gure herrira etorri nahi izan dezan hazten jarraitzera.
“Aldaketa, berrikuntza eta arriskua giza jarduera orori dagozkio. Etorkizunari jarrera proaktiboarekin aurre egitea eta gure indarguneak aprobetxatzea da helburua” bukatu du.
-
2022-11-29
Aztertzen ari diren pertsonen matrikuletan azken kostuak zigortu behar direnez, alde egitea erabaki dute gizarteak ere ahalegina egin duenean eskulan urria duten sektoreak prestatzeko. Zigorra denboran zehar ezarritako zerga izan daiteke, erreleborik ezean pertsona berriak prestatu ahal izateko.
-
2022-11-29
Como que hubiera que poner penalización de costes finales en las matriculas de personas estudian deciden marcharse cuando la sociedad hizo también un esfuerzo para que se dé cierta preparación de sectores escasean mano de obra. Penalización pueda resultar como un impuesto en el tiempo para poder formar nuevas personas a falta de relevo.