Berriak Segurtasuna
qrcode

Elkarrizketa Josu Erkoreka Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuari Bizkaia Irratian

2022-11-25

Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburua, Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Bizkaia Irratiako “Goizeko izarretan saioan, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta.

Josu Erkoreka sailburuak nabarmendu du, eraso kopurua gutxi gorabehera berdina bada ere, orain, salaketa gehiago egiten direla. Zentzu honetan, erakundeek egindako sentsibilizazio lan handia azpimarratu du. “Emakume asko konturatu dira salatu egin behar dela, ez daukatela erosorik jasan beharrik”, gehitu du. Gainera, Lehendakariordeak adierazi du delitua gertatzen denean hori ezagutzea ona dela, estrategiak diseinatzen laguntzen baitu.

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Erkoreka sailburuak gizarte osoaren inplikazioa eskatu du, emakumeena eta, aurten, batez ere gizonezkoena, A25eko erakundeen arteko kanpainan egin den moduan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak