Euskal Hiria kongresuak etorkizuneko erronkei helduko die, hiri jasangarriago, orekatuago eta inklusiboen garapena bultzatzeari dagokionez

2022-11-23
  • Eusko Jaurlaritzak NBE-Habitaten laguntzarekin urtero antolatzen duten foro honek eztabaidagai jarriko du, azaroaren 28 eta 29an, zer esku-hartze diren beharrezkoak gizarte-desberdintasunen aurka borrokatzeko, lurralde kohesionatuagoak lortzeari begira
  • Euskalduna Jauregiak formatu hibridoan hartuko du topaketa hau, Europa, nazio eta toki mailako adituen parte-hartzearekin, hala nola Shipra Narang Suri, NEB-Habitateko Hiri-praktiken Saileko Burua, eta Katja Hujo, Ikerketen Koordinatzaile Seniorra, United Nations Research Institute for Social Development

Hiri gizatiarragoak, kohesionatuagoak eta orekatuagoak. Bertan bizi diren pertsona guztientzat irisgarriak eta seguruak izateko premisatik diseinatuta; produktiboak baina ingurumena errespetatuz. Helburu horrekin, Europa, nazio eta eskualde mailako ehun profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute, azaroaren 28 eta 29an, Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak NBE-Habitaten laguntzarekin antolatutako XXI. Euskal Hiria Batzarrean.

Edizio honetan, foroaren ardatza izango da hiri eta landa-eremu jasangarriago eta inklusiboagoen garapena. Oraingo panoramak erakusten duena da hirietako biztanle kopurua izugarri igotzen ari dela eta, aldiz, herriek neurri berean galtzen dutela biztanleria. Errealitate horren aurrean, erronka da herritarren ongizate maila handia uztartzea eskura dauden baliabideen kontsumoaren hazkundearekin, ingurumenaren babesa eta gizarte-oreka bistatik galdu gabe.

Gainera, Euskal Hiriak hirietan bizi diren pertsona guztien osoko inklusioa ere jorratuko du, GJHetan jasota dagoen bezala, zehazki 11. helburuan. Gizartearen aniztasuna integratzeko ikuspegitik egingo du, ingurunean egin beharreko egokitzapenak eginez, integrazioa espazio guztietan modu natural eta seguruan bermatzeko, irisgarritasuna hobetzearen eta aniztasuna funtsezkotzat hartzen duten ekipamenduak eraikitzearen bitartez.

Egitaraua formatu hibridoan garatuko da, eta aurkezpen batez hasiko da, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren eta Carmen Sánchez-Miranda NBE-Habitateko Espainiako Bulegoaren eskutik; halaber, Shipra Narang Surik, azken nazioarteko erakunde horretako Hiri Praktiken Saileko buruak, hitzaldi nagusia emango du. Horren ostean, Eurolker erakundeko Andoni Hidalgok euskal Hiri Agenda berriari buruzko datuak jorratzen dituen "Bultzatu 2050” txostena aurkeztuko du.

Euskal Hiria lurraldeko desberdintasunaren zenbait alderdirekin lotutako gaiak jorratuko dituzten lau bloketan dago antolatuta: hirien diseinu inklusiboa; landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko dikotomia eta elkarreragina; ingurumenaren babesa eta gizarte-justizia; biztanlerien arteko oreka bultzatzeko formak; eta eskuragarri dagoen teknologiaren bidezko plangintza adimenduna, jasangarritasuna sustatzen duena herritarren eguneroko jardunari eta enpresen jardunari katerik egin gabe.

Batzarraren lehenengo atalaren izenburua “Gizarte-arrakalari heltzen: begirada bat lurraldetik eta hiritik” izango da, eta beraren aurkezlea Katja Hujo izango da, Ikerketa Seniorreko koordinatzailea, United Nations Research Institute for Social Development (UNRISD) Horren osteko mahai-inguruaren partaideak honako hauek izango dira: Carles Llorens, ORU-FOGAR Eskualde Batuen Erakundeko idazkari nagusia; David Lucas, Espainiako Gobernuaren Hiri Agenda eta Etxebizitzako Idazkari nagusia; Miguel De Los Toyos, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea; Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea, eta Óscar Seco, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Gizarte Inklusioaren zuzendari nagusia.

“Lurralde orekatuak: aurrerabidea eta aukerak hiri-/landa-continuumean” da bigarren blokearen izena; saioa Remy Sietchiping NBE-Habitaten Politika, Legegintza eta Gobernantza Saileko Buruaren bideo batekin hasiko da, eta bertan Europako Batzordearen Joint Research Centreko Patrizia Sulisek ere esku hartuko du.  Ondorengo eztabaidak, berriz, honako partaide hauek izango ditu: Juana López Pagán, Gobernu Zentraleko Despopulazioaren kontrako Politiken Zuzendari Nagusia; Ignacio de la Puerta, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaria; Sergi Raventós, Kataluniako Generaliteteko Oinarrizko Errenta Unibertsalaren Ezarpenerako Plan Pilotuaren Bulegoko Burua; eta Eulalia Moreno de Acevedo, Extremadurako Juntako Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Zuzendari Nagusia.

Hiri jasangarriagoak eta inklusiboagoak

Hirugarren saioa azaroaren 29an izango da, asteartea, eta beraren ponentzia nagusia Plug and Play - Gobernu Elkarteen Zuzendari Natalia Olson-Urtechoren esku egongo da. “Hiri jasangarriak: gizarte-inklusioa eta ekitatea” izenburupean, blokea hasiko da NBE-Habitateko Antolamendu, Finantza eta Ekonomia saileko buru Naomi Hoogervorsten bideo bidezko hausnarketa batekin, eta Albert Cuchiren esparru-ponentziarekin ere –berau Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Ingurune Eraikira zuzendutako Esku-hartze Jasangarriaren unibertsitate-masterraren koordinatzailea da-.  

Ondorengo mahai-inguruaren moderatzailea Esther Higueras izango da, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren irakaslea, eta parte-hartzaileak, berriz, honako hauek: Amanda Flety, Coordinator of the Committee on Social Inclusion, Participatory Democracy and Human Rights, CGLU; Rufino Hernandez, AH Arquitectos-ekoa, Hiria Biziberritzeko Ikerketa Taldearen CAVIAR ikerketa-taldekoa; Anna Terra, Bartzelonako Hiriaren Sustapenerako zuzendari nagusia; eta Jose Fariña, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Katedraduna eta irakasle emeritua.

Bukatzeko, “Gizarte-kontratu berri bat lurralde eta hiri jasangarriagoak eta kohesionatuagoak lortzeko” izeneko elkarrizketan, UPV/EHUko Jasangarritasun eta Gizarte-konpromisoaren zuzendari Estíbaliz Saez de Cámarak moderatuta, honako hauek arituko dira: Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusia; José Moisés Martín Carretero, Red2Reden Zuzendari Nagusia; Cristina Sánchez, Munduko Itunaren Espainiar sareko zuzendari eragilea; Shipra Narang Suri, Hiri Praktiken Saileko Burua, NBE-Habitat; eta Natalina Olson-Urtecho, Plug and Play –Gobernu-elkarteen Zuzendaria.

Euskal Hiriaren 21. Edizioa ixteaz, berriz, honako hauek arduratuko dira: Carmen Sánchez-Miranda, Espainiako bulegoaren burua, eta Miguel de los Toyos, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordea.

4 iruzkin
  • 2022-11-24

    Batez ere fenomenologia kaltegarriarekin edo nahita egindako balizko ekintzekin istripua eragin dezakete.

  • 2022-11-24

    Sobre todo con fenomenologia adversa o incluso posibles actos intencionados puedan causar un accidente

  • 2022-11-23

    Prestar especial atención en pendientes riesgo objetos de o en la vía pública tengan riesgo de salir rodando en circunstancias acontecimientos se vayan produciendo

  • 2022-11-23

    Arreta berezia jartzea bide publikoko edo bide publikoko objektuen arrisku-maldetan, baldin eta gertaeren bat gertatuz gero, ibilgailuetatik irteteko arriskua badago.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak