Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da

2022-11-23

Lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Bilera gaur arratsaldean Lehendakaritzan ospatu da y bertan Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Arantxa Tapìa, Bingen Zupiria eta Javier Hurtado sailburuak ere egon dira, Eusko Jaurlaritzaren izenean.

Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea gizarte zibilak parte hartzeko eztabaida gune irekia da, Euskadin nazioartekotzeari buruzko eztabaida eta aholkularitza bultzatzeko helburua duena.

Batzordea Euskadiko eragileek osatzen dute gehien bat, eta batzordekideak askotariko profiletakoak dira eta nazioarteko esparruaren ezagutza zabala dute; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, teknologikoa eta enpresa-arlokoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak