Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2023-2026 aldirako Mugiment Kirol Txartela EAEko udalerrietan ezartzeko lankidetza-hitzarmenari (Gobernu Bilera 2022-11-22)

2022-11-22

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Osasun sailarekin lankidetzan herritarren jarduera fisikoa areagotu eta sedentarismoa murrizteko helburuz sortu zuen Mugiment ekimena. Gizarte aktiboago bultzatzeko asmoa duen ekimenaren barnean sartzen da Mugiment Kirol txartela ere. Herritarren artean jarduera fisikoa bultzatzea eta parte hartzen duten erakundeen azpiegituretan ariketa fisikoa praktikatzeko erraztasunak ematea du helburu. Ekimenarekin bat egin duten udalerrietako kirol-azpiegituretan sartzeko aukera eskaintzen du txartelak. 

Gobernu Kontseiluak orain oniritzia eman dio 2023-2026 epealdian Mugiment egitasmoarekin bat egingo duten udalerriekin sinatuko diren lankidetza hitzarmenei. Guztira Eusko Jaurlaritzak 80.000 euroko aurrekontua bideratuko du gehienez urteko lankidetza honetarako. 

Gaur egun 73 udalerri daude Mugiment Kirol Txartelarekin bat eginda: Bizkaiko udalerri guztiak, Gipuzkoako 20 eta Laudio, Amurrio, Iruña Oka eta Vitoria-Gasteiz, Araban.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko