Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio AP-68 autobidearen AVASA emakidadunarekin lankidetza-hitzarmena ezartzeari (Gobernu Bilera 2022-11-22)

2022-11-22
  •  Hitzarmena emakida bukatu arte, 2026ra arte, egongo da indarrean
  • Bide Segurtasuna hobetzeko lankidetza eta informazio-trukea arautuko ditu 

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Segurtasun Sailaren bidez, AP-68 autobidearen CESAU – Eusko-Aragoiar Autobidea (aurrerantzean, AVASA) emakidadunarekin lankidetza-hitzarmena ezartzeari. 

Bi administrazioen ustez komenigarria zen Bide Segurtasunean eragina duten euren eginkizunen eraginkortasuna hobetzeko elkarlan- eta lankidetza-esparru bat ezartzea.  Horrela, hitzarmen honek, besteak beste, erraztuko du trafikoari eta istripuei buruzko datuak, trafiko-kameren irudiak edo mezu aldakorreko panelek ematen duten informazioa, oro har, trukatzea. Bestalde, errepidean ekipamenduak instalatzeko baimenen tramitazioa arintzeko aukera ere emango du. 

IRAUPENA ETA EZARPEN-ESPARRUA 

Hitzarmen honen ezarpen-esparrua EAEtik igarotzen den AP-68 autobidearen zatia, 0 kilometrotik 77,597 kilometrora artekoa, izango da, eta AP-68 autobidearen emakida bukatu arte, hau da, 2026ko azaroaren 11ra arte, egongo da indarrean.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @TribunaLibreES
    2022-11-22

    Comentario de Twitter:
    🤝 Regulará la cooperación y el intercambio de información viaria para la mejora de la Seguridad Vial

    https://t.co/r9uh8T6f7Y

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko