Berriak Osasuna

Osasun Sailak Euskaraldiaren Mintzodromoa burutu du

2022-11-21

Euskaraldiarekiko konpromisoari helduz, mintzodromoa burutu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gasteizko egoitzan.

 

Bertan, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuaz gain, saileko ariguneetako kideek zein arduradunek hartu dute parte, Jaurlaritzako Euskara zuzendaria den Estibaliz Alkortarekin batera. Hain zuzen ere, Osasun Sailean 27 arigune sortu dira aurtengo Euskaraldian, beti ere, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko xedez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak