Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Berrikuntza Publikoari buruzko hamaikagarren mintegia: "Administrazio Publikoan berritzeko marketina"

2011.eko azaroak 21

Berrikuntza publikoko mintegi berri bat martxan jartzen ari gara. Oraingo mintegi hau Administrazio Publikoan berritzeko marketinari buruzkoa izango da.


Marketinaren ikuspegi zintzoa proposatzeko asmoa dago, ingurune publikoan berrikuntza bultzatzeko erabilgarria den metodologia erabiliz.

 

Egiazko beharren eta xedetzat dituen giza taldeen identifikazio zuzenean oinarriturik dagoen ikuspegia da baita komunikazio eraginkorrean, barruko zein kanpoko bezero/erabiltzaileekin ditugun hartu-emanak hobetzeko.


Berrikuntza publikoko mintegi honetan Amalio Rey, eMOTools entitatearen sortzailea izango dugu gurekin. Berak kontzeptu hau zertan datzan eta bere esperientziaren bidez ikasitako gaiak azalduko dizkigu.

Data: asteartean, 2011ko azaroaren 22an
Hizlariak: Amalio Rey
Izenburua: Administrazio Publikoan Berritzeko marketina
Tokia: Areto Nagusia, Lakua II
Ordutegia: 15: 00etatik-16: 45etara

Sarrera librea da, aretoaren edukiera bete arte. Izena eman dezakazu hemen:

pip@euskadi.net

 

Hitzaldiak Irekia atarian zuzenean emango ditugu. Gainera, bideoak eta ikasmateriala (hizlariak baimena ematen duenean), euskadi.net-en jarriko dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Ortiz, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaria