Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Arranca el Congreso San Sebastian Gastronomica - Euskadi Saboréala

2011.eko azaroak 21

Biltzarrak hirurehun biltzarkideak bildu dira

Jada hiru urte bete ditugu hamahiru urteko ibilbide luzerako finkatutako proiektu berri batean. Bi urtetan hainbat berrikuntza egin dira, formatu berriak gauzatu dira eta beste gastronomia-mundu paralelo batzuetara zabaldu gara. Horregatik, 2011n, gastronomia ebolutibo, berri eta ezberdinei ongi etorria eman nahi diegu. San Sebastian Gastronomika-Euskadi Goza Ezazu 2011 biltzarrak harrera eskaini nahi die kolore berriei, sukaldaritza berriei, sukaldaritza-sentsazio berrienei.

Horregatik, aurten, Latinoamerikako hiru sukaldaritza handi, etorkizunerantz ziztuan doazen hiru tradizio, hiru gastronomia berri hautatu ditugu: Brasil, Mexiko eta Peru.
Joan den 2010. urtean emandako “aurrerako jauzi” horretatik abiatuta, mugak ezabatu eta sukaldaritzaren aniztasunean itsasoratu gara. Latinoamerikako hiru promesa handiak: Brasil, Mexiko eta Peru. Herrialde horietako sukaldari abangoardista eta tradizional onenen aukeraketa bat. Eta, jakina, beren sorkuntza-lan koloretsu guztiak denbora errealean dastatzeko aukerarekin, Auditorioan bertan. Exotismoaren eztanda itzela.

Planetako sortzailerik handienekin ere liluraturik geratuko gara. Espainia, Frantzia, AEB, Suedia, Erresuma Batua eta Singapur. Eta horiek ere zuzenean “irentsiko ditugu”, Auditorioko besaulkietan egingo den dastatze-ekitaldiari esker. Espiritu berarekin, eta 2010.ean hasitako nazioartekotzearen bidetik, txingarrik kosmopolitenetara hegaldatuko da Planeta Parrilla. Eta askoz Off Gastronomika gehiago izango da, areto gehiago, ostalaritza gehiago, ardo gehiago eta Hotel gehiago. Halaber, Market zabalago bat eta... anizkoitzago bat. Eta Biltzarkidearen Eremua indartuko da, networkingerako eremurik egokiena baita, aurten are arrazoi gehiagorekin, sukaldaritzarik berrienekin izango diren truke-aukerei esker...

Nazioartekotze gehiago
Beste urtebetez, San Sebastián Gastronomika - Euskadi Goza Ezazu biltzarrean urrats bat gehiago emango dugu nazioartekotze bidean. Herrialde gonbidatu gehiago, nazioarteko hizlari gehiago, erakusle gehiago eta, jakina, munduko bazter guztietatik etorritako biltzarkide eta kazetariak. www.sansebastiangastronomika.com gure web orriak izandako bisitak horren lekuko dira: gure web orriak mundu osoko 102 herrialdetako bisitak izan zituen, baina batez ere, Espainia, AEB, Mexiko, Frantzia, Brasil, Erresuma Batua, Italia, Kolonbia, Venezuela eta Argentinatik egindakoak nabarmendu ziren.

Herrialde gonbidatuak: Brasil, Mexiko eta Peru.
Lehen aldiz, sukaldari ebolutiboak, berriak eta sortzaileak elkarrekin ditugu Kursaal Jauregiko eszenatokian.?Sukaldaritzan berezko nortasun handienetakoa duten hiru herrialde, arlo guztietan hazkunde eta zabalkunde betean murgilduta ditugun Latinoamerikako hiru herrialde. Horiek guztiak prest daude biltzar batean sekula lehenago ezagutu gabeko zapore latinorik onena eskaintzeko.

Denbora errealean besaulkian bertan egindako dastatzeek protagonismo handia dute
2010ean San Sebastian Gastronomika - Euskadi Goza Ezazu biltzarrean eskainitako 14.000tik gora dastatzeen arrakastarekin jarraituz, 2011ko edizioak, berriro ere, geu aitzindari gaituen formatu berritzaile honen alde egingo du. Horixe da San Sebastian Gastronomika-Euskadi Goza Ezazu biltzarraren berezitasun handienetako bat. Denbora errealeko dastatzeak, zuzenean eta auditorioko besaulkian bertan, gure taldeak Kursaaleko sukaldeetan bat-batean prestatuak.

Erabateko ikuskizun gastronomikoa. Azkenean, biltzarkideek modu guztiz bateratuan, sentsorialean eta ludikoan ikasi ahal izango dute. Hitzaldi gehienetan eszenatokian prestatzen ari direna dastatuz –estatuko nahiz nazioarteko sukaldaririk azpimarragarrienak barne–. Aldi berean. Erabateko murgilpen gastronomikoa.

Basque Culinary Center eta San Sebastian Gastronomika - Euskadi Goza Ezazu biltzarraren arteko aliantza estrategiko berria

Aurten, San Sebastian Gastronomika - Euskadi Goza Ezazu biltzarrak Basque Culinary Centerren irekiera ospatuko du. Horretarako, aliantza estrategiko bat finkatu da, eta hori, ordutegi berezietan eta Kursaaleko programazioarekiko modu osagarrian, hainbat jarduera paralelok osatutako miniprograma baten bidez gauzatuko da, profesionalei eta, oro har, jende guztiari zuzendua.

Lehiaketen aldeko apustu berria: 3 egun, 3 lehiaketa
2011n, gure formatu berria sendotzeko bide horretan, 2010. urtean erabateko arrakasta erdietsi zuten lehiaketen alde apustu garbia egingo dugu berriro:

- Espainiako 2011ko Sommelier Onenaren Lehiaketa
Espainiako sommelier onena zein den erabakitzeko Lehiaketa Ofizial entzutetsua, bere historian bigarren aldiz jarraian, Donostian jokatuko da, Off Gastronomika biltzarraren programazioaren barruan, eta hurrengo urteetan ere bertan jokatzea aurreikusita dago.
- “Jordi Estadella” II. Nazioarteko Gin Tonic Lehiaketa, Fever Treek babestua.?Jordi Estadella kazetari, gourmet eta laguna betiko joan izana iazko edizioan ekitaldi hau sortzeko pizgarri erabakigarria izan zen, eta hala, alde batetik geure historiaren zati den bezala, beste alde batetik, tragoaren benetako maisu izandako Jordiren pasio handi ere izan zen.
- “Euskadi Goza Ezazu” Estatuko II. Parrilla Lehiaketa
Planeta Parrillari guztiz eskainitako programa baten alde ahalegin berri bat egiteaz gain –estatuko parrillari onenen bitartez–, aurten ere onenen arteko borroka zirraragarri baten lekuko izango gara zuzen-zuzenean.

“Petit comite” erako tailer eta mahai-inguru formatuaren finkapena
Biltzarkideen eta planetako sukaldari onenen arteko “aurrez aurreko” formatu honen eskaerak izandako arrakastaren ondoren, 2010. urtean bertan gastronomiari buruzko hitzaldi eta klase partikularren formatu hau indartzearen aldeko ahalegin berezi bat egin genuen, gehienez ere 30 laguni zuzendua. 2011n, sendotu egingo dugu. Berriro ere, gastronomiaren mundu osoko izenik ospetsuenengana hurbiltzeko aukera izango dute biltzarkideek.

Ibilbide bati egindako omenaldia: Luis Irizar
Luis Irizar protagonista dugu gure sukaldaritzaren garai eta eremu guztietan. Bere lurreko errezetategiaren eta nazioarteko sukaldaritzaren jakitun handi honek eskola bat ireki zuen, duela 40 urte baino gehiago, eta horren bidez “maisuen maisu” bilakatu zen.

Urrezko Gueridon saria Juli Solerri
elBulli jatetxe gisa ixtera eta elBulliFoundation bilakatzera doan urte honetan, antolatzaileek Urrezko Gueridon saria Juli Solerri ematea erabaki dute, gaur egungo aretoaren sortzaile eta elBulli jatetxearen alma mater izan denari.

58 Michelin Izar eta 64 Repsol Eguzki
Biltzar honek Espainiako eta mundu osoko sukaldari onenak bilduko ditu, sektore honetako bi gidalibururik garrantzitsuenetan –Michelin eta Repsol gidetan– ageri diren sukaldarien kopuru itzelak frogatzen duen moduan. Guztira 58 Michelin Izar eta 64 Repsol Eguzki izango ditugu. Munduko zein biltzarrek berdindu ditzake kopuru horiek?

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)