Astekonomia, besteak beste, urriko KPIaren moteltzea eta esportazioen balantze ona hizpide

2022-11-18

Euskadiko urriko KPIaren moteltzea da gaurko abiapuntua Astekonomian, eta beste adierazle batzuei ere erreparatzen die, hala nola atzerrira egindako ondasunen esportazioei eta euskal aireportuetako bidaiarien trafikoaren susperraldiari.

Urrian, Euskadiko KPIaren urte arteko tasa % 6,9koa izan zen, azken bederatzi hilabeteetako baliorik txikiena. Moteltzea elektrizitatearen merkatzeari esker lortu da. Aitzitik, elikagaiek garestitzen jarraitzen dute, eta urte arteko tasa % 15,3 da.

Irailean, ondasunen atzerrirako esportazioak % 21,8 gehitu ziren aurreko urtearen aldean. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, produktuen salmenta 24.000 milioi eurotik gorakoa izan zen. Serie historiko osoan erregistratu den kopururik handiena da.

2022ko lehen hamar hilabeteetan, 4,8 milioi pertsona baino gehiago ibili ziren euskal aireportuetan. Kopuru hori aurrerapen handia da aurreko bi urteetako emaitza eskasaren aldean. Hala ere, oraindik ez du berreskuratu pandemiaren aurreko urteetan izan zuen trafiko-bolumena, 5 milioi joan-etorri baino gehiago izan baitzituen.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak "Astekonomia" izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

Iruzkin bat
  • @eajpnv_Legebil
    2022-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Astekonomia 📊 | Asteko datuak:

    🔹 KPI indizea hazi zen urrian
    🔹 Esportazionen balantze ona

    ➕ Info: https://t.co/XKqNQG8Gmy
    #E…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan