Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

San Sebastián Gastronomika – Euskadi Goza Ezazu 2011 biltzarrak Latinoamerikako sukaldaritza hautatu du

2011-11-18

Aurtengo apustua hiru sukaldaritza berrien alde egiten da: Brasil, Mexiko eta Peru

San Sebastián Gastronomika-Euskadi Goza Ezazu 2011 biltzarrak harrera eskaini nahi die kolore berriei, sukaldaritza berriei eta sukaldaritza-sentsazio berrienei. Horregatik, aurten, Latinoamerikako hiru sukaldaritza handi, etorkizunerantz ziztuan doazen hiru tradizio, hiru gastronomía berri hautatuak izan dira: Brasil, Mexiko eta Peru. Herrialde horietako sukaldari abangoardista eta tradicional onenen aukeraketa bat izango da eta bere sorkuntza-lan koloretsu guztiak denbora errealean dastatzeko aukera ere izango da, Auditorian bertan. Edizio berri hau, hamahirugarrena, datorren astelehenean, azaroak 19an, hasiko da eta hiru egunetan garatuko da Kursaal Jauregian (Donostia).

Aurten, San Sebastián Gastronomika-Euskadi Goza ezazu 2011 biltzarrak Basque Culinary Centerren irekiera ospatu du. Horretarako, alianza estrategiko bat finkatu da, esta hori, ordutegi berezietan eta Kursaaleko programazioarekiko modu osagarrian, hainbat jarduera paralelok osatutako miniprograma baten bidez gauzatuko d. Profesionalei eta, oro har, jende guztiari zuzendua.

Amara Plaza Hotelean San Sebastián Gastronomika-Euskadi Goza Ezazu 2011 biltzarraren aurkezpena gauzatu da. Aurkezpenean Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrillak parte hartu du.

Lehiaketen aldeko apustua ere egiten da, hiru egongo dira: Espainiako 2011ko Sommelier Onenaren Lehiaketa, “Jordi Estadella” II. Nazioarteko Gin Tonic Lehiaketa eta “Euskadi Goza Ezazu” estatuko II. Parrilla Lehiaketa. Tailerrak, solasaldiak, ibilbide bati egindako omenaldia : Luis Irizar, Urrezko Gueridon saria Juli Solerri eta 58 Michelin izar eta 64 Repsol Eguzki ere izango dira.

2 iruzkin
  • @lqcdonmanuel
    2011-11-21

    Comentario de Twitter:
    La cocina de Ámerica Latina, protagonista en San Sebastián Gastronomika-Euskadi Saboréala 2011 http://t.co/6lhDRxVr #ssg11

  • @lqcdonmanuel
    2011-11-21

    Comentario de Twitter:
    La cocina de Ámerica Latina, protagonista en San Sebastián Gastronomika-Euskadi Saboréala 2011 http://t.co/Xdb6RGYX #ssgastronomika

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)