Berriak Segurtasuna

Sonia Díaz de Corcuera: “Euskadiko errepide-sarean trafiko-istripuek eragindako heriotza edo lesio larri bakar bat ere ez da onargarria”

2022-11-20
  • Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Euskadin istripuen tasa jaistera bideratutako Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna balioetsi du
  • Azaroaren 14ra arte 40 pertsona hil dira trafiko-istripuetan Euskadin:  5 Araban, 17 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak trafiko-istripuen biktimen omenez egin den ekitaldian parte hartu du gaur. Ekitaldia Euskadiko Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatu du Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna dela eta. Zuzendariarekin batera ekitaldian izan dira, besteak beste, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariak eta trafiko-istripuetako biktimen familiartekoak.

Díaz de Corcuerak Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoaren baitan izenpetu zen Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna balioetsi du; itunarekin Euskadiko erakunde nagusiek egin dute bat, bai eta trafiko-istripuen biktimen elkarteek eta beste hainbat gizarte-eragilek ere. Díaz de Corcueraren esanetan: “Zoritxarrez, gaur berriz gogoratu behar dugu gure kale eta errepideetan trafiko-istripuek eragindako heriotza edo lesio larri bakar bat ere ez dela onargarria. Horregatik jarraitzen dugu Zero Biktima helburuaren alde lanean, Bide Segurtasunaren arloko erronka globalei erantzunez. Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna euskal gizarte osoak helburu horren alde hartutako konpromisoa islatzen duen hitzarmena da”.

Azaroaren 14ra arte 40 pertsona hil dira Euskadiko kale eta errepideetan, horietatik 5 Araban, 17 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan.

Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna 2005ean egin zen lehenengo aldiz, NBEak gobernuei eskatu zienean efemeridea azaroko hirugarren igandean oroitzea biktimak omentzeko eta gizartea kontzientziatzeko.

 

2 iruzkin
  • 2022-11-22

    Derrigorrezko asegurua izatea, baita bizikletena ere, aldizkako nahitaezko mantentze-ziurtagiria duten mugikortasun pertsonaleko ibilgailuez gain.

  • 2022-11-22

    Tener seguro obligatorio incluso de bicicletas además de los vehículos de movilidad personal con certificado mantenimiento periódico obligatorio.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak