Berriak Osasuna

Informazio-oharra, Gurutzeta eta Basurtu arteko bihotz-kirurgiaren bat-egitea geldiarazteko kautelazko neurriari eustearen ingurukoa

2022-11-17

Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak 1. zenbakiko epaitegiaren erantzuna jaso dute. Epaitegi horrek eutsi egiten dio Gurutzetako eta Basurtuko unibertsitate-ospitaleen arteko bihotz-kirurgiaren bat-egitea geldiarazteko kautelazko neurriari.

 

Egoera horren aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak honako hau adierazten dute:

 

BAT - Errespetatu egiten dute baina ez datoz bat epaitegiak hartutako erabakiarekin, bat-egiteak Osakidetzan pertsonei eskaintzen zaien asistentzia-kalitatea hobetzea baitu helburu. Horregatik, errekurtsoa aurkeztuko dute neurria berresteko autoaren erabakiaren aurka, nahiz eta errekurtsoak ez dakarren neurria kentzerik.

 

BI - Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezin dio uko egin Euskadiko herritarrei eskaintzen dien asistentzia-kalitatea hobetzeko aukerari, hori baita Basurtuko eta Gurutzetako bihotz-kirurgiako bi unitateak bateratzeko helburua. Erabaki hori komunitate zientifikoak bermatzen eta gomendatzen du, eta hainbat autonomia-erkidegotan eta herrialdetan aplikatzen ari da.

 

 

HIRU - Osakidetzak ezin ditu bi zerbitzuak administratiboki bateratu harik eta Justiziak gaiaren funtsari buruzko erabakia hartu arte. Bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak gure jardueraren esparru guztietan asistentziaren kalitatea hobetzen lagunduko duten neurri guztiak analizatzen eta aplikatzen jarraituko dute.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak