Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Asteartean Zinexiteren bigarren edizioa hasiko da

2011.eko azaroak 18

Azaroaren 22tik 25era egingo da, Golem Alhóndiga (Bilbao) zineetan eta Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (Vitoria-Gasteiz) eta sarrera dohainik izango da

Programak euskal pilotari ohi baten semea den Paco Larrañagaren auzia berregiten duen 'Give up tomorrow' filma eta Europako Parlamentuaren 2010 Lux Saria jaso zuen 'La extraña' film alemaniarra jasotzen ditu.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa den Zinexiten bigarren edizioa egingo du datorren astean. Ekimena Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko 2010-2011 Planaren barruan dago eta bere asmoa zinemagintzaren bidez pedagogia sozial bat bultzatzea da. Azaroaren 22tik 25era egingo da Bilboko Golem Alhóndiga zineetan eta Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan eta sarrera dohainik izango da.

Tituluen aukeraketak lau herrialdeetako beste horrenbeste produkzioak hartzen ditu. Zinexit 2011 Carlos Gaviria zuzendutako 'Retratos en un mar de mentiras' (2010) izeneko film kolonbiarrarekin hasiko da. Hurrengo egunean, 'La extraña' ('Die fremde', 2010) emango da. Feo Aladag pelikula alemaniar honek Europako Parlamentuaren 2010 Lux Saria jaso zuen. Ostegunean, hilak 24, 'Plaza Euskadi' (2011) egongo da ikusgai. Maite Ibáñezen pelikula hau bizikidetasun demokratikoarekin lotutako testigantzen inguruan dago antolatuta. Erakusketaren amaiera 'Give up tomorrow' (2011) filmarekin helduko da.

Izen hori du euskal pilotari ohi baten semea den Paco Larrañagaren auzia deskribatzen duen Michael Collins-ek dokumentalak. Bortxaketa eta hilketa egiteaz akusatuta, Filipinetako Auzitegi Gorenak heriotza-zigorra ezarri zion. Gaur egun, Larrañaga Donostian, Martuteneko espetxean dago zigorra betetzen, Espainiak eta Filipinek 2006an sinatutako hitzarmen baten babesean. Estatubatuar eta britainiar aurrekontuarekin gauzatutako produkzioa, Tribeca Film Festival, Sheffield Doc/Fest eta Antenna, Sidneyko Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian izan da saritua.

Zinexiteren eskaintza zinematografiko hutsaren osagarri gisa solasaldiak daude eta, eguneko emanaldien ondoren, ikusleei parte hartzeko eskatuko zaie. Honako hauek dira moderatzaile lanetan aritzeko aurreikusitakoak: Patricia Bárcena, CEAR Euskadiko zuzendaria; María Silvestre, Emakundeko zuzendaria; José María Ruiz Soroa, abokatua; Mila García de la Torre, Fernando Buesa Fundazioko gerentea; eta Carlos García Buendía, Nazioarteko Amnistiako ekintzailea. Hitzaldietan parte hartuko dute ere, besteak beste, Carlos Gaviria eta Michael Collins zuzendariek, Marty Syjuco produktoreak eta Patxi Arratibel EiTBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak.

Zineak bere inguruari buruz eta bertan gertatzen diren bidegabekeriei dagokienez ikuspegi kritikoa sortzeko zer-nolako ahalmena duen kontuan hartuta, aipatutako hizketaldien gai nagusiak honakoak izango dira: Kolonbiako desplazatuak; Emakumeen borroka; Elkarbizitza Euskadin; eta Justiziarako eskubidea.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak Zinexit sustatzen du aniztasunaren, tolerantziaren eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza bezala ulertutako bake-kultura batean hezi, sentsibilizatu, hausnartu eta sustatzeko helburua lortzeko tresna moduan.

Erakusketak Euskal Telebista, Fernando Buesa Blanco Fundazioa, Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR), Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde), Golem zineak, Nazioarteko Amnistia eta Artium ditu laguntzaile. Zinexit osotzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasleek aukera libreko kreditu bat eskuratuko du.

2 iruzkin
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)