Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaritzak ongietorria eman dio Euskaraldiari

2022-11-16
  • Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie Lehendakaritzako langileei euskara lan-hizkuntza bihurtzeko egindako ahaleginagatik

Lehendakariak eskertu egin du Lehendakaritzaren egoitzan euskara lan-hizkuntza bihurtzeko egindako ahalegina. Euskaraldiaren edizio berriari ongietorria emateko ekitaldian, Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie Lehendakaritzaren egoitzako langile guztiei, azken urteotan lan-eremuan euskararen erabilera handitzearen mesedean eman diren urrats irmoengatik. Urrats horien esker, 2021ean Urrezko BIKAIN ziurtagiria lortu zuen Lehendakaritzak. Xabier Euzkitze kazetariak ere parte hartu du topaketan.

Lehendakariak berriki Irulegin aurkitu diren euskaraz idatzitako lehen hitzak (sorioneku) aipatu ditu, eta azken hogeita bi mendeetan egindako ibilbidearekin jarraitzeko prest agertu da.
Hala, langile guztiak animatu ditu lortutako emaitzei eusteko lanean jarraitzera, atzerapausorik gabe.

“Ni Aho Bizi izango naiz. Hitzez ekiteko garaia heldu da!”- amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)