Mugi txartelarekin Bilboko Metroan ordaindu daiteke jada Barik txartelaren bidai arrunten prezioan

2022-11-15
  • Azaroaren 15etik aurrera MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko Metroaren linea guztietan.
  •  Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.

 

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak urrats berri bat eman dute Euskadi osorako txartel bakarraren elkarreragingarritasuna sustatzeko eta ezartzeko, eta 2022rako aurreikusita zegoen bezala, gaurtik aurrera, azaroak 15, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko metroaren linea guztietan, Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduta. Une garrantzitsua da MUGIren aurrerapenean, operadore horren erabiltzaile kopurua dela eta.


Gaur goizean San Mameseko metroaren geltokian egindako ekitaldian, Azpiegitura eta Garraioetako sailburuorde Pedro Marcok, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerorekin eta Bilboko Metroko kudeatzaile Eneko Arruabarrenarekin batera, ofizial egin dute Metro Bilbao MUGI sisteman sartzeko aukera.

Gaur egun, adibidez, indarrean dauden % 50eko deskontuekin, Donostiatik Bilbora MUGI txartelarekin Lurraldebusen bidaiatzen dutenek 3.35 euro ordaintzen dituzte, eta behin Bilbon daudenean, metroan sartu ahal izango dira MUGI txartelarekin, eta 0.48 euro, 0.57 euro edo 0.62 euro ordainduko dituzte, ibilbidea egiteko jauzi bat, bi edo hiru egin behar badute. Bidaia bakoitzeko ordainduko diren tarifak Barik txartel arruntarekin ordaintzen diren berberak izango dira. Horiek izango dira gaur egun metroan ezarrita dauden jauzien arabera, eta ez da aldaketarik izango MUGI txartelarekin ordaintzean. Ildo horretan, nabarmendu behar da, Bizkaiko tarifak aplikatzean, garraio-aldaketak ez direla halakotzat hartuko, eta ez direla zenbatuko bidai kopuruen kontagailuan, Gipuzkoan egindako bidaiak bidaien kontagailuan kontatzen diren bezala.

2014an, EAEko hiru agintariek lurraldeen arteko garraio publikoaren elkarreragingarritasuna ahalbidetzea erabaki zuten, MUGI, BAT eta Barik txartelak – Gipuzkoari, Arabari eta Bizkaiari dagozkienak, hurrenez hurren – edozein Lurraldetan erabili ahal izateko. Horretarako, Master Plan bat prestatu zen, eta plan hori betetzeko urratsak ezarri ziren.

Horretarako, Elkarreragingarritasunerako Mahaia eratu zen, Euskadiko Lurralde Agintaritzaren bitartez. Mahai horretan hiru lurraldeetako zuzendaritzak eta talde teknikoak zeuden ordezkatuta. Lan-mahai horrek aurrera egin du ordutik, eta, pixkanaka, hiru lurraldeetako operadore gehienak gehitu ditu: lehenik eta behin, Bilboko eta Gasteizko tranbiak izan ziren, Larreinetako funikularrarekin batera, 2014an; ondoren, Euskotrenen linea orokorrean ezarri zen (2016); hurrengoa Dbus operadorea izan zen, 2017an; eta, azkenik, 2021ean, Alavabuseko hiriarteko zerbitzuak eta Gasteizko hiri-autobusak sartu ziren (Tuvisa).

Ildo horretan, datozen hilabeteetan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Bizkaian MUGIren ezarpena osatzen jarraitzeko konpromisoa du, eta, beraz, hurrengo urratsa Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuen integrazioa izango da.

2 iruzkin
  • 2022-11-20

    Gran logro, para cuando en los autobuses de Bilbo? La Barik sí se puede usar en nuestros autobuses urbanos.

  • 2022-11-16

    Donde se puede adquirir la nueva tarjeta? hay que pagar algo?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak