Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Punta Galea EVE Challenge 2011 Txapelketak Bilboko Abrako olaturik onena sarituko du

2011.eko azaroak 17

EEEk, Basquetourekin batera, Turismoaren Euskal Agentzia, bigarren urtez jarraian, Euskadiko olatuak sustatzea helburu duen nazioarteko ekimena babesten du

•    Lau orduko iraupena izango duen saio bakarrean lehiatuko dira surflariak, surfean aritzeko olatu iragarpen egokiak izango den txapelketa egunean 16 surflarik parte hartuko dute.

•    Saritan 5.300 euro banatuko dira; 3.000 euro olaturik onena hartuko duenari, 1.000 euro lehiakiderik onenari, 300 euro jaitsiera onena egingo duenari eta 500 euro erorketa edo surflarien hizkeran wipe out onenari emango zaizkie.

 

Javier Marqués EEEko Energia Berriztagarrien Ataleko zuzendariak eta Ana Izaguirre Basquetoureko zuzendari nagusiak Punta Galea EVE Challenge Txapelketaren seigarren edizioa aurkeztu dute. Parte hartzaileak gonbidapenaz hautatzen den lehiaketa horrek Euskadira puntako surflariak erakartzeaz gain, nazioartean gure kostaldearen ahalbidea edo potentziala ezagutaraztea bide emango du. 

Txapelketaren aurkezpenera aurreko bi edizioetan txapeldun izandakoa bertaratu da: Indar Unanue; horrekin batera, Eneko Acero ere izan da, azken hau nazioartean sari asko irabazitako getxotar surflaria dena.

Surf lehiaketa horri sarbide zaila duen leku ikusgarrian egiteak bestelako xarma ematen dio; izan ere, Sopela inguruko Galean egiten da, Europako olatu handi eta ibilbide luzeenetarikoak eragiten dituen tokia, hain zuzen ere. Seigarren edizio honetan, gonbidapenaz hautatutako 16 surflari arituko dira lehian lau orduko iraupena izango duen saio bakarrean. Txapelketa jokatzeko aldia azaroaren 17tik 2012ko martxoaren 1era izango da, eta proba egiteko egun zehatza meteorologiaren arabera jarriko da, surfean aritzeko olatu egokiak izan litezkeen iragarpenei erreparatuta.

Surf proba egiteko eguna zehaztuta. Surfean adituak diren epaileen esanetara arituko dira lehiakideak eta horien iritziaren arabera banatuko dira saritan emango diren 5.300 euroak. Sariak era honetan emango dira: 3.000 euro olatu onena hartzen duenari, 1.000 euro lehiakide onenari, 800 euro jaitsiera onena egiten duenari eta 500 euro wipe outi, erorketa ikusgarrienari. Uretara sartzeko, inguruan dauden labarretik eta ontzietatik egingo da, eta bertaratuko den jendearentzako ikuspegia edo bistak primerakoak izango dira Galeako labarretik, hain zuzen ere.


EEEri buruz
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Eusko Jaurlaritzaren energia politiken ildo beretik, itsas energiaren aldeko apustua egin du, garatu beharreko energia iturri den aldetik, energiaz hornitzeko energia berriztagarrien erabilera areagotzeko. Horretarako, aitzindariak eta munduan erreferenteak diren egitasmo teknologikoak sustatzeaz gain, itsasoan kirol jarduerak eta ekintzak egiten dituzten giza talde batzuekin harremanak izaten ditu eta itsas energiaren garapenean partaide egin nahi ditu EEEk. Alde horretatik, surflariak itsas ingurunearen zaintzan inplikatutako giza taldea dugu, eta ezin hobeto erakusten dute euskal kostaldearen ahalbidea edo potentziala erabilera ludikoak egiteko bertan, energia lortzeko baliabide berriztagarriak aprobetxatzeari begirako ahalbidearekin batera.


Basquetouri buruz
Basquetour 2006an sortua, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko elkarte publikoa da. Euskadiko turismoaren lehiakortasunerako estrategia sustatzeko eta ezartzeko lider izateko sortu zen, une honetan “Euskal Turismoaren 2010-2013rako Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean" eta “Marketing Planean” definitua. Euskadiko turismoaren industria osatzen duten erakunde publikoekin eta pribatuekin partekatzen du zeregin hori.


Basquetourek turismoaren inguruan eratutako produktuen artean, nabarmentzekoa da “Surfing Euskadi” deritzona. Horri esker, urtero gure kostaldera 20.000 lagun baino gehiago etortzen dira surfean aritzera, turista kopuru esanguratsua erakartzea lortzen duena.

Iruzkin bat
  • @TvEuskadi
    2011.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Punta Galea EVE Challenge 2011 premiará la mejor gran ola del Abra de Bilbao. http://t.co/7dDWxzot

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Marques (EEEko energia berriztagarrien alorreko zuzendaria) eta Ana Izaguirre, Basquetourreko zuzendaria