Eusko Jaurlaritzak NIK proiektua aurkeztuko du Librecon kongresuan

2022-11-15
  • EJIEk, Eusko Jaurlaritzari atxikitako informatika sozietateak, erreferentziako ekitaldi honetan parte hartzen du teknologia irekien sektorean
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko eta EJIEko ordezkariak Esle Elkarteak Bilbon antolatutako kongresu honetan izango dira

Eusko Jaurlaritzak NIK proiektua aurkeztuko Bilboko Euskalduna Jauregian gaur eta bihar egingo den Librecon kongresuan, teknologia irekien sektoreko 1.200 profesional bilduko dituena. Esparru honetako ekitaldi garrantzitsuenetakotzat jotzen da, topagune eta erreferentzia bihurtu baita hainbat lan eremutan aplikatutako azken joerak ezagutzeko eta garapen teknologikoa sustatzen duten ezagutzak trukatzeko.

NIK wallet proiektuaren aurkezpena bihar egingo du, 10:30ean, Oscar Guadillak, Eusko Jaurlaritzari atxikitako EJIEko Berrikuntza arduradunak. Eusko Jaurlaritzak abian jarri berri duen aplikazio mugikorra da NIK, herritarrek beren egiaztagiriak euskarri digitalean gorde ahal izan ditzaten administrazio publikoen aurrean. Beste era batera esanda, aplikazioak zorro digital gisa balioko du plastikozko txartel gisa eraman ohi diren dokumentuak gorde eta aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijo, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari Xabier Arrieta eta EJIEko zuzendari nagusi Asier Saez de Vicuña izango dira bi lan egunetan zehar egingo diren hitzaldi eta mahai-inguruetan.

Librecon ekonomiaren sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekiei buruzko Estatuko kongresu handienetako bat da, eta sektorearentzako arreta gune bilakatu da nazioartean. Kongresuaren hamargarren edizio honetan, ehun hizlari baino gehiago bildu dituen hitzaldi kartel zabala programatu da, ezagupenaz, teknologiaz eta berrikuntzaz zipriztindutako bi jardunalditan zehar. Sektorean lan egiten duten Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko erakundeen eta erreferentziazko profesionalen topagunea izango da.

ESLEk (Euskadiko Teknologia Libreen eta Ezagutza Irekiaren Enpresen Elkartea) antolatutako Kongresua gaur hasi da, goizez eta arratsaldez, eta bihar amaituko da, arratsaldeko lehen orduan.

5 iruzkin
  • @KZguneaTIC
    2022-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @EJIE_eus: El Gobierno Vasco presenta el proyecto NIK en el congreso Librecon https://t.co/j4pwfDSfMi

  • @juanjovilla
    2022-11-23

    Comentario de Twitter:
    RT @EJIE_eus: El Gobierno Vasco presenta el proyecto NIK en el congreso Librecon https://t.co/j4pwfDSfMi

  • @arcaya
    2022-11-23

    Comentario de Twitter:
    RT @EJIE_eus: El Gobierno Vasco presenta el proyecto NIK en el congreso Librecon https://t.co/j4pwfDSfMi

  • @EJIE_eus
    2022-11-22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el proyecto NIK en el congreso Librecon https://t.co/j4pwfDSfMi

  • @AsierAres
    2022-11-22

    Comentario de Twitter:
    RT @EJIE_eus: El Gobierno Vasco presenta el proyecto NIK en el congreso Librecon https://t.co/j4pwfDSfMi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak