Euskadira iristen diren ukraniarrentzako arreta
qrcode

Gobernu Kontseiluak milioi bat euroko gehikuntza onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko diru laguntzan (Gobernu Bilera 2022-11-15)

2022-11-15

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 15 milioi euro jarriko ditu 2021-2036 aldian Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritze eta handitze laneterako, hasieran onartutakoa (12,6 milioi euro) baino kopuru handiagoa. Igoerak eraikuntza-industriako lehengai jakin batzuen kostuen igoera nabarmenari aurre egin nahi dio. 

Bilboko Arte Ederren Museoko Fundazioaren Batzorde Betearazleak, 2022ko otsailean onartu zuen 3.589.000 euroko aparteko ekarpena (1.196.000 € fundazioko kide diren hiru erakunde bakoitzeko: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) obra gauzatzeko proiektuaren lizitazioa egiteko igoerari aurre egiteko.

Foster+Partners LTd + LM Uriarte  Arkitektura SLP enpresak aurkeztutako “AGRAVITAS” izeneko proiektua izango da Bilboko Arte Ederren Museoaren handitze eta eraberritze lanetan garatuko dena. Museoaren Fundazioa osatzen duten hiru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, lan horiek aurrera eramateko Kutxabank finantza-erakundearekin sinatutako kreditu lerroaren zenbatekoaren herena ordainduko diote Fundazioari. Guztira erakunde bakoitzak 15 milioi euro ordainduko ditu 2036ra bitartean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko