Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi eurotan handitu ditu gizarte-larrialdietarako laguntzetarako funtsak 2022an; funts horiek, guztira, 49.500.000 eurora iritsiko dira (Gobernu Bilera 2022-11-15)

2022-11-15

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara (GLL) bideratutako funtsak 4,5 milioi eurotan handitzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluan; guztira 49.500.000 euro bideratuko dira bertara. Iñigo Urkullu lehendakariak joan den irailaren 22ko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran iragarri zuen bezala, Hitzartuz programa berriak % 10 handituko ditu GLLetara ekitaldi honetarako bideratutako zenbatekoak, euskal biztanleen erosteko ahalmenaren galera arintzeko asmoz.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorretan hasieran aurreikusitako zenbatekoa pixkanaka handitu egin da, hiru krisi globali aurre egiteko. Krisi horien ondorioz, larrialdiko egoera ekonomikoak areagotu eta lehendik zeuden egoerak larriagotu egin dira. Hala, hasierako 27.000.000 euroei beste 10.000.000 euro gehitu zitzaizkien COVID-19aren pandemiak izan zuen eragin ekonomikoari aurre egiteko. Beste 3.500.000 euro gehitu ziren —Isuri Funtsetik zetozenak— Ukrainako gerraren ondoriozko beharrei erantzuteko. Gaur onartutako laguntza berriaren ondorioz 4,5 milioi euro gehitu zaizkio zenbateko orokorrari, modu horretan inflazioari eta energia-fakturaren garestitzeari aurre egiteko. Eta, aldi berean, beste 4,5 milioi euro bideratuko dira ezarritakotik gorako baliabide propioak jartzen dituzten udalei konpentsatzeko.

2022ko ekitaldian GLLetara bideratutako guztizko zenbatekoa, beraz, 49,5 milioi eurora iristen da gaur egun.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du etengabe ebaluatzeko duen konpromisoa eta, beharrezkoa izanez gero, bazterkeria-arriskua prebenitzeko, bazterkeria pertsonala, soziala eta lanekoa arintzeko eta herritarren eskubide sozialak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenei gizarteratzen laguntzeko funtsak handitzeko konpromisoa. Hitzartuz programarekin —zeinean sartzen baita GLLetara bideratutako funtsen gehikuntza berria—, Eusko Jaurlaritzak, alde batetik, bereziki indartzen du kolektibo ahulenei eta energia-fakturari aurre egiteko eta haien oinarrizko premiei erantzuteko zailtasun handienak dituztenei ematen zaien laguntza; bestetik, familia eta herritar guztiei erosteko ahalmenaren galera konpentsatzen die; eta, azkenik, enpresa-sareari laguntzen dio, egoera zailean dauden enpresa bideragarriei kreditua eskuratzeko aukera erraztuz.

2 iruzkin
  • 2022-11-17

    Algunas dudas.

    Este incremento en la cuantía destinada a las AES ¿va dirigida solamente a las personas que no han percibido estas ayudas en la convocatoria que se hizo a primeros de año?

    Si es para todos, incluidos los que ya percibieron la ayuda, ¿cuál es el procedimiento a seguir por éstos?

    ¿La gestión de esas ayudas se hace a través de los ayuntamientos?

    Mila esker. Agurrak.

  • 2022-11-15

    Para cuando una ayuda a esas familias que trabajan y que viven al mes, y no entran en las ayudas. Que deben su hipoteca al banco, y les tensionan todavia mas la subida del euribor, la luz, gas, gasolina, alimentacion, etc. Existen situaciones en las que se vive mejor con una RGI que trabajando, y es logico que no les entre las ganas de trabajar.
    El gobierno deberia encargarse seriamente en la distribucion de la riqueza a la gente que lo necesita. Por ejemplo dar 200 euros por ayuda a los hijos sin tener en cuenta la renta no es un buen ejemplo, mejor 400 para la familia que gana 20000 al año y no 200 para la que gana 100000 al año o mas. Creo que con 8000 euros al mes no necesiten esa ayuda o igual si.
    Intenten hacerlo mejor
    gracias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko