Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza-hitzarmena berritu da Jokoaren Euskal Behatokiaren proiektuarekin jarraitzeko (Gobernu Bilera 2022-11-15)

2022-11-15
  •  Segurtasun Sailak 2023an 100.000 euro bideratuko ditu Jokoaren Euskal Behatokiak (JEB) aurreikusitako jarduerak gauzatzeko 

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk 2020ko urrian sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeari, Jokoaren Euskal Behatokiaren bidez jokoaren arloko ikerketa-proiektuak garatzen jarraitzeko. Organo honen helburua da Euskadin jokoaren inguruabarrak etengabe aztertzea, sektoreari buruzko ikuspuntu orokorra ematearen bidez joko arduratsua sustatzen lagunduko duten politika publikoak lantzeko. 

Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak gainbegiratuta aldian behin egiten diren inkesten eta azterlan ekonomiko eta sozialen bidez, Behatokiak lan hauek egin ditu 2020tik:   

  • Jokoaren panoramika ekonomiko-enpresariala 2020
  • Jokalarien prebalentzia, ohiturak eta profilak Euskadin 2020
  • “Gazteak eta jokoa 2021” txostena
  • Joko arduratsua sustatzeko jardunaldia: “Gazteak eta jokoa”
  • Jokoaren sektoreko adierazle ekonomiko nagusiak 2021 

Luzapen hau bi erakundeen arteko lankidetza positiboaren emaitza da, eta Segurtasun Sailak, beraz, 100.000 euro bideratuko ditu 2023an Behatokiak aldi horretarako aurreikusitako ekintzak gauzatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko