Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak e-Government-ari buruzko Europako VI. Ministro Konferentzian parte hartuko du

2011.eko azaroak 17

Open Data Euskadi, e-Gobernuaren Europako praktika onenen artean aukeratuta

e-Government-ari buruzko Europako VI. Ministro Konferentzia Poznan-en izango da azaroaren 17 eta 18an, Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko poloniar Lehendakaritzak batera antolatuta. Bi urtez behingokoa den topaketak, mundu osoko 900 aditu inguru bilduko ditu eta e‑Gobernua garatzeko gakoei eta 2011-2015 ekintza planari helduko dizkio.

Konferentzian parte hartzeko aukeratu diren Espainiako hiru proiektu bakarren artean Open Data Euskadi dago, munduan anglosaxoia ez den opendata lehen ataria izan zena, hain zuzen. Gaur egun, 1.800 inguru datu-multzo eskaintzen ditu, meteorologiari, geografia- eta estatistika-datuei, prozedura administratiboei, turismo-baliabideei, trafikoari eta abarrei buruzkoak direnak.

2010eko apirilean Eusko Jaurlaritza izan zen Espainiako lehen administrazioa bere datuak Interneteko atari berezian eskaintzen (http://opendata.euskadi.net) duena. Horrela, bete egin zuen arlo publikoaren informazioa berrerabiltzeko 37/2007 Legeak -2003/98/EB Zuzentarua bere gain hartu zuena- ezarritakoa eta, gainera, berretsi zuen Gobernu Irekiaren ereduaren alde hartutako norabidea.

Open Data Euskadi gonbidapen bat da datu publikoak erabiliz hainbat gauza ikusteko eta egiteko, betiere datu horiek pribatutasun, segurtasun edo jabetzako mugarik ez badute. Informazioa formatu berrerabilgarrietan ematen da, jabetza irekiko lizentziak erabiliz. Lizentziak horiek beste batzuei banatzeko aukera ematen du baita merkataritzan erabiltzeko ere. Irekitze horren helburuak dira balioa eta aberastasuna sortzea (beste hirugarren batzuek erabiliz), gardentasuna sustatzea (kudeaketa publikoa aztertu eta ebaluatzeko baliagarria baita) eta administrazioen artean elkarreragingarritasuna bultzatzea.

2 iruzkin
  • @jcampanillas
    2011.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @mgarrigap: RT @alorza:@opendataeuskadi entre las mejores prácticas en VI Conf Ministerial EU #eGov: http://t.co/BkPqpZ8Y #opendata vía @vicky_anderica

  • @mgarrigap
    2011.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza:@opendataeuskadi entre las mejores prácticas en VI Conf Ministerial EU #eGov: http://t.co/BkPqpZ8Y #opendata vía @vicky_anderica

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan