Pedro Azpiazu Sailburuak oposizioko talde politikoen eskariekin koherenteak diren eta ekonomiaren eta eskumenen arloan bideragarriak diren proposamenak planteatu ditu

2022-11-16

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko aurrekontuen inguruko bigarren bilera egin du gaur oposizioko talde politikoekin, aurrekontuen aldeko babes handiagoa lortze aldera —Eusko Jaurlaritza eusten duen gehiengo parlamentarioaren babesa baino babes handiagoa—.Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenetan, oposizioko taldeek beren kezken inguruan egindako eskaeren funtsa jaso da, eta, hartara, aurrekontuek koherentzia eta eskumen- eta ekonomia-bideragarritasuna dute oinarri.

Batzuetan, Eusko Jaurlaritzak konpromiso bera eskaini die taldeei, arlo bereko jarduerak eskatu dituzten heinean. Fiskalitatea da ohikoena, eta Azpiazuk, lurralde historikoetako erakunde eskudunekin batera, konpromisoa hartu du 2014. eta 2018. urteetan onartu ziren erreformen emaitzen berrikuste-prozesua 2023an abian jartzeko. Edonola ere, berrikuste-prozesu hori egingo da adierazleak egonkortzen diren eta hausnarketaren helburuetarako ondorio erabilgarriak lortzeko aukera ematen duten unean; emaitzak, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako harreman-organoetan partekatuko dira.

Sailburuak aditzera eman du, EAJren eta PSEren arteko 2013ko erreforma fiskalerako itunean, erreforma horri legealdi osoan eusteko konpromiso esplizitua zegoela. Hala, 2017an, legealdi berriaren hasieran, alderdi berek erreforma fiskal berria adostu zuten. Bien artean bideratutako negoziazioa, gainera, urte hartako aurrekontu-negoziazioarekin batera egin zen, eta ez zen sartu alderdi politiko horien artean aldez aurretik hitzartuta ez zegoen ezer.

Egia da une hartan erreformaren ebaluaziorako denbora-horizontea 2020an ezarri zela, baina pandemiak, lehenik, eta Ukrainaren inbasioak, ondoren, “desitxuratu egin zituzten aurretiazko erreforma fiskalen analisiak eta ebaluazioa”.

 “Egungoaren gisako ezegonkortasun-egoeretan, ez da komeni erreforma fiskala egitea, eta ezin dugu ahaztu, halaber, zerga-aldaketak tramitatu eta onartu behar dituzten erakundeen —Foru Aldundien eta Batzar Nagusien— legealdia 3 hilabete barru amaitzen dela; beraz, erreforma fiskal sakon bat egiteko denborarik ez izateaz gain, zerga-erreforma bat bultzatzeak ez luke zentzurik izango hauteskunde-garaian. Gai hori aurrekontu-ekitaldi hutsaz eta aurrekontu-negoziazio zehatzaz haratago doa”, aditzera eman du Azpiazuk.

 

EH BILDU TALDEARI ZUZENDUTAKO PROPOSAMENA

Eusko Jaurlaritzaren eskaintza 54,05 M€-koa da, eta 11 ardatz estrategiko eta 32 konpromiso barne hartzen ditu. Proposamenaren ardatzak dira: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata, Etxebizitza, Fiskalitatea, Osasuna, Gizarte Babesa, Gazteen Emantzipazioa, Garraioa, Lana eta Enplegua, Trantsizio Energetikoa, Kultura eta Sektore Ekonomiko Estrategikoentzako Babesa.

Azpiazuk, proposamena aurkezteaz gain, berrikusi du 2022an sinatu ziren 2023. urterako akordioak barne hartu diren —2023ko aurrekontu-proiektuan jada barne hartu dira—. Horren arabera, Osakidetzaren aurrekontuan 30 M€-ko gehikuntza finkatu da —lehen mailako arretarako 358 plaza sortu berriak barne—, Lanbiderentzat 8 M€ baino gehiago eta zenbait gizarte-politikatarako 3 M€ baino gehiago.

 

EJ-REN ESKAINTZA EH BILDU TALDEARI 2022_11_16

 

M€ 2023

Lanbide arteko gutxieneko soldata

 

Enpleguaren eta elkarrizketa sozialaren esparru guztietan, sektoreko hitzarmen kolektiboko LGSa, Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko errentarekiko proportzionala izango dena, publikoki defendatzeko eta hitzarmen kolektiboetan sustatzeko konpromisoa.

 

ETXEBIZITZA

 

Etxebizitzen alokairuaren prezioak mugatzeari dagokionez:
.- Alokairu pribatuaren prezioak arautzeari buruzko etorkizuneko estatu-araudiak aukera ematen duenean alokairu pribatuaren prezioak kontrolatzeko sistema bat abian jartzea, Eusko Legebiltzarrak horri buruz hartutako erabakiekin bat etorriz.
.- Zerga Koordinaziorako Organoaren esparruan, alokairu-prezioei eusteko balizko zerga-neurriei buruzko txosten bat egin dadin planteatzea.
.- 2023-2026 aldirako Euskal Estatistika Planean estatistika-eragiketa bat sartzea, alokairu-erregimeneko familiek ohiko etxebizitzaren alokairu-errentaren eta oinarrizko horniduren gastuei aurre egiteko egiten duten finantza-ahalegina zehazteko.

 

Alokairu sozialerako etxebizitzen parke publikoan 1.300 etxebizitza gehitzea legegintzaldiaren amaierara arte.

6

FISKALITATEA

 

2014an eta 2018an onartutako erreformen emaitzak berrikustea, adierazleak egonkortu diren unean.

 

OSASUNA

 

Eusko Legebiltzarrean lege-proposamen bat onar dadin sustatzea, autonomia-erkidegoei espezialitate guztietako egoiliarren prestakuntzarako eskumenak eskualda dakizkien.

 

OSAKIDETZA: Lehen Mailako Arretako Estrategia ezartzen eta Arreta Espezializatua indartzen jarraitzea, itxarote-zerrendak murrizteko.

.- Aho-hortzen osasunaren arloan herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen zorroa kolektibo jakin batzuei (0-6 urte bitarteko haurrak, haurdunak, desgaitasuna duten pertsonak eta prozesu onkologikoetan —aurpegian eta lepoan— dauden pertsonak) zabaltzea.
.- Osakidetzako plantilla egonkortzen eta finkatzen aurrera egitea.

20

Osasun Mentaleko Plan Estrategikoaren garapenean aurrera egitea, haren garapena bermatzeko behar adina baliabidez hornituz.

 

Elikadura-jokabidearen nahasmenduei buruzko dokumentu monografikoa behin betiko egiten amaitzea, horri buruzko analisi eta gomendioekin, osasun mentaleko estrategia berrian sartzeko elikadura-jokabidearen nahasmendua duten pertsonei arreta emateko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, prestazio eta baliabideak.

 

GIZARTE-BABESA

 

Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren etorkizuneko Legearen aplikazioaren finantzaketa bermatzea.

 

Familia-prestazioen sistema berrikustea, Estrategia Demografikoaren zuzendaritza, lehentasunak eta ekimen garrantzitsuenak Legebiltzarreko taldeen artean eztabaidatzeko, partekatzeko eta zehazteko.

 

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuen arau-garapena arintzea.

 

2023ko lehen seihilekoan onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko uztailaren 30eko 126/2019 Dekretuaren berrikuspena, Agenda Nagusi partaidetza-prozesua amaitu ondoren, betiere adituekin, administrazioekin, hirugarren sektore sozialarekin, sindikatuekin, familiekin eta erabiltzaileekin. Horren ondorio nagusiak kontuan hartuko dira.

 

Adinekoekin lotutako jarduerak eta proiektuak lantzen diren foroetan parte hartzeko espazioa eskaintzea egoitzan bizi diren pertsonen senideen elkarteei.

 

EUDELekin lankidetzan aritzea, EAEko udalerriek etxez etxeko laguntza-zerbitzuari buruz egiten duten proposamena aztertzeko, adinekoek arreta egokia jaso dezaten beren etxeetan.

 

GAZTEEN EMANTZIPAZIOA

 

LEHEN AUKERA programan prestakuntza-modulu bat txertatzea, lanpostura egokitzea bermatzeko.

1

GARRAIOA

 

6 eta 12 urte bitarteko erabiltzaileen doakotasuna aztertzea, baita egokitzat jotzen diren kolektibo guztiena ere.

 

LANA ETA ENPLEGUA

 

Lan-inspektoreen plantilla handitzea.

0,3

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

 

Europako 2018/2001 eta 2019/944 zuzentarauek xedatzen duten bezala, kontsumitzailea energiaren eremuan ahalduntzeko helburuarekin, energia elektriko berriztagarriko proiektuetan herritarren parte-hartzea erraztera bideratutako hainbat aukera aztertzea.

 

Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarriak.

5

Autokontsumo kolektiboko proiektuetarako dirulaguntzak, energia-kooperatiben bidez.

5

SEKTORE ESTRATEGIKOAK

 

Euskal Finantza Erakundean mailegu-lerro bat abian jartzea, elikatze-kateko enpresa eta profesional autonomoen gainkostuei aurre egiteko.

15

Elikadura Katearen Behatokirako (Behatoki) baliabideak gehitzea, balio-katearen maila bakoitzean jasotako prezioak eta ekoizpen-kostuak aztertzeko.

0,25

Euskadiko abeltzainen eta nekazarien arteko harremanak indartzea eta Abeltzaintzako Elikaduraren Mahaiarekin lanean jarraitzea.

 

Enkarterrin, Ezkerraldean, Meatzaldean, Oarsoaldean eta Aiaraldean trakzio-proiektuak garatzen jarraitzea eta bizkortzea.

 

Finkatuz Funtsaren inbertsio-ahalmena bermatzea, dagoeneko aurreikusitakoez bestelako ekarpen gehigarriak behar izanez gero.

 

KULTURA + IKUS-ENTZUNEZKO SEKTOREA

 

Liburuaren sektorerako berrikuntza-programa espezifikoa.

0,5

Fikzioa, animazioa, dokumentalak eta serieak euskaraz ekoiztea.

0,5

Tokiko eta euskarazko hedabideei zuzendutako berrikuntza-programa.

0,5

 

54,05

 

ELKARREKIN PODEMOS TALDEARI ZUZENDUTAKO PROPOSAMENA

Eusko Jaurlaritzaren eskaintza 41,87M€-koa da, eta 13 ardatz estrategiko eta 40 konpromiso barne hartzen ditu. Fiskalitatea, Hezkuntza, Osasuna, Lehen Sektorea, Ingurumena, Trantsizio Energetikoa, Lana eta Enplegua, Etxebizitza, Gizarte Babesa, Berdintasuna, Gazteria, Euskara eta Hizkuntza Politika, eta Garraioa dira proposamenaren ardatzak.

 

EJ-REN ESKAINTZA ELKARREKIN PODEMOS TALDEARI, 2022_11_16

 

 M€ 2023

M€ 2024

FISKALITATEA

 

 

2014an eta 2018an onartutako erreformen emaitzak berrikustea, adierazleak egonkortu diren unean.

 

 

HEZKUNTZA

 

 

2023ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen proiektua onartzea, eta behar beste baliabide ematea hezkuntza-arloan hitzartutako konpromisoak eta konpromiso horietatik eratorritako finantzaketa bermatzeko.

 

 

Haurreskolak Partzuergoa indartzea, zerbitzu publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa izan dadin, bai eta haur ahulenek plazak bete ditzaten sustatzea ere.

 

 

Ikastetxe publikoetarako software libreko proiektu pilotu bat garatzea.

0,9

 

2023-2024 ikasturtetik aurrera Haurreskolak Partzuergoko 0-2 tartea doakoa izatea.

3

 

OSASUNA

 

 

2023an eta hurrengo ekitaldietan Lehen Mailako Arretako Estrategia ezartzen eta Arreta Espezializatua indartzen jarraitzea, eta antolaketa-aldaketa egokiak egitea, itxarote-zerrendak murrizteko.

20

 

OSAKIDETZA:

.- Aho-hortzen osasunaren arloan herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen zorroa kolektibo jakin batzuei (0-6 urte bitarteko haurrak, haurdunak, desgaitasuna duten pertsonak eta prozesu onkologikoetan —aurpegian eta lepoan— dauden pertsonak) zabaltzea.
.- Osakidetzako plantilla egonkortzen eta finkatzen aurrera egitea.

 

Zerbitzu-zorroa eta herritarren irisgarritasuna handitzeko alternatibak aztertzea, Irungo udal-esparruan, Bidasoko ESIaren barruan, eta Durangaldean, bereizmen handiko zentro berri batekin.

 

Onkologikoa Fundazioko Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan erabat integratzeko prozesua 2023ko ekitaldian hastea.

 

 

LEHEN SEKTOREA

 

 

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikuskatzaileen kidegoa indartzea. Plantilla handitzea, 6 plaza berrirekin, ikuskapen-zerbitzu bat finkatuz, guztira 10 plazarekin.

0,42

 

Elikadura Katearen Behatokirako (Behatoki) baliabideak gehitzea, balio-katearen maila bakoitzean jasotako prezioak eta ekoizpen-kostuak aztertzeko.

0,25

 

INGURUMENA

 

 

Enpresa kutsatzaileak denbora errealean monitorizatzea eta kontrolatzea eta enpresentzako neurriak gaitzea, kutsadura OMEk gomendatutako estandarretara murrizteko eta osasuna babesteko. Laguntza ekonomikoak sustatzea.

1

1

Ekoberrikuntzako proiektuen bidez soluzio eta garapen teknologikoak babestea.

1

1

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

 

 

Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala garatzea.

 

 

Europako 2018/2001 eta 2019/944 zuzentarauek xedatzen duten bezala, kontsumitzailea energiaren eremuan ahalduntzeko helburuarekin, energia elektriko berriztagarriko proiektuetan herritarren parte-hartzea erraztera bideratutako hainbat aukera aztertzea.

 

 

Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarriak.

5

 

Autokontsumo kolektiboko proiektuetarako dirulaguntzak, energia-kooperatiben bidez.

5

 

LANA ETA ENPLEGUA

 

 

Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren barruan, soldaten erosteko gaitasuna babestuko duten formulak hitzarmen kolektiboetan sartzea ahalbidetuko duten konponbideak aztertzea, gure produkzio-sarearen bideragarritasuna arriskuan jarri gabe.

 

 

Lan-inspektoreen plantilla handitzea.

0,3

 

Kalitateko enplegurako plana: enplegu eta prestakuntzarako ekintza-plan espezifiko bat abian jartzea, prestaziorako eskubidea agortzen duten pertsonentzat, honako eremu hauetan: zaintzak, mendekotasuna, ustiapenaren eta kontserbazioaren hobekuntza, etxebizitzen birgaitze jasangarria eta irisgarritasuna eta hirigintza-berroneratzea.

1

 

ETXEBIZITZA

 

 

2023ko lehen hiruhilekoan, etxebizitzarako eskubide subjektiboaren erregelamendu bidezko garapena onartzea, eta Euskadin bizi diren herritar guztiek eskubide hori baliatzeko aukera izango dutela bermatzeko baliabide nahikoak hornitzea.

 

 

Etxebizitzen alokairuaren prezioak mugatzeari dagokionez:
.- Alokairu pribatuaren prezioak arautzeari buruzko etorkizuneko estatu-araudiak aukera ematen duenean alokairu pribatuaren prezioak kontrolatzeko sistema bat abian jartzea, Eusko Legebiltzarrak horri buruz hartutako erabakiekin bat etorriz.
.- Zerga Koordinaziorako Organoaren esparruan, alokairu-prezioei eusteko balizko zerga-neurriei buruzko txosten bat egin dadin planteatzea.
.- 2023-2026 aldirako Euskal Estatistika Planean estatistika-eragiketa bat sartzea, alokairu-erregimeneko familiek ohiko etxebizitzaren alokairu-errentaren eta oinarrizko horniduren gastuei aurre egiteko egiten duten finantza-ahalegina zehazteko.

 

 

Etxebizitzen parke publikoaren zati bat, gutxienez 50 etxebizitza, etxegabetzeen biktimak birkokatzeko erabiltzea.

 

 

Zorpetze-egoeran dauden familientzako aholkularitza- eta bitartekaritza-jarduerak eta Kontsumobideren informazio-zerbitzua sustatzea etxegabetzeen eremuan.

 

 

GIZARTE-BABESA

 

 

Mendekoei arreta ematen dieten langileen erregulazio profesionalean irmotasunez aurrera egitea, zaintza ez-formalean lan egiten duten eta behin-behineko gaikuntza duten pertsonek lan-merkatu formalean sartu ahal izateko behin betiko egiaztapena lor dezaten.

 

 

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretua ebaluatzea, eta zorroa egokitzeko aukera planteatzea.

 

 

Gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren katalogoaren plangintzan, koordinazioan eta arau-garapenean aurrera egitea.

 

 

Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia (BEHATUZ) sustatzea eta baliabide hori herritarrei hurbiltzea.

 

 

BERDINTASUNA

 

 

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arreta hobetzeko Erakundeen arteko III. Akordioa abian jartzea.

 

 

Emakume biktimen elkarteekiko koordinazioa eta lankidetza indartzea.

 

 

Bere eskumenen esparruan, amatasun- eta aitatasun-baimenak, berdinak eta besterenezinak, pixkanaka 18 astera zabal daitezen sustatzea eremu pribatuan.

 

 

GAZTERIA

 

 

Gazte-emantzipazioaren arloko azterlanak, ekimenak, kanpainak eta proiektu pilotuak egitea, 2030erako Gazte Emantzipaziorako Estrategiaren barruan.

0,5

 

Beste administrazio publiko batzuekiko lankidetza-hitzarmenak indartzea eta bizkortzea, Gazteen ibilbideak Abian jartzeko Zerbitzua (GAZ) abian jartzeko. Zerbitzu hori gazteen emantzipaziorako zentroen sarearekin konektatuta dago.

0,5

 

EUSKARA ETA HIZKUNTZA-POLITIKA

 

 

Euskara ikastearen doakotasuna.

1

 

Onartzea, 2023ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretua, barnean hartuta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzetik salbuestea ikasketak euskaraz egiteagatik eta hautaketa-prozesu bateko probak euskaraz egiteagatik eta prozesu hori gainditzeagatik, bai eta bitarteko hizkuntza-eskakizuntzat hartzea ere, ahozko eta idatzizko adierazpen-mailen konbinazio gisa ulertuta.

 

 

Lanpostuaren jardun profesionalaren ziurtagirien bidez euskararen ezagutza egiaztatzeko aukera aztertzea.

 

 

GARRAIOA

 

 

6 eta 12 urte bitarteko erabiltzaileen doakotasuna aztertzea, baita egokitzat jotzen diren kolektibo guztiena ere.

 

 

 

39,87

2

 

PP-CS TALDEARI ZUZENDUTAKO PROPOSAMENA

Eusko Jaurlaritzaren eskaintza 27,5 M€-koa da, eta 3 ardatz estrategiko eta 8 konpromiso barne hartzen ditu. Fiskalitatea, Hezkuntza eta Sektore Estrategikoentzako Babesa dira proposamenaren ardatzak.

EJ-REN ESKAINTZA PP-Cs TALDEARI, 2022_11_16

 

M€ 2023

FISKALITATEA

 

2014an eta 2018an onartutako erreformen emaitzak berrikustea, adierazleak egonkortu diren unean.

 

HEZKUNTZA

 

Haurreskolak Partzuergoa indartzea, zerbitzu publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa izan dadin, bai eta haur ahulenek plazak bete ditzaten sustatzea ere.

 

2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haurreskolak Partzuergoko 0-2 tartea doakoa izateko behar den finantzaketa ematea, eta itunpeko ikastetxeetan dagoen 2-3 tartea hezkuntza-itunaren parte izatera pasatzea.

3

Euskal Unibertsitate Sistemarekiko programa-kontratuetara bideratutako aurrekontu-zuzkidurak % 10 handitzea, kalitatezko prestakuntza, nazioarteko bikaintasun-ikerketa eta gizartearenganako transferentzia bultzatzeko, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea bezalako alderdiak kontuan hartuta.

5,3

Berrikuntza aplikatuko eta ekintzailetzako proiektuen garapena sustatzea, lanbide-heziketako ikastetxeetan ingurune estrategikoak eta espezializazio-arloak erraztuko dituztenak, ETEekiko, mikroETEekiko eta autonomoekiko lankidetzari lehentasuna emanez.

1

SEKTORE EKONOMIKOAK

 

Euskal Finantza Erakundean mailegu-lerro bat abian jartzea, elikatze-kateko enpresa eta profesional autonomoen gainkostuei aurre egiteko.

15

Ekintzaileak eta ETE sortu berriak finantzatzen laguntzeko programa gehitzea (Aurrera programa).

2

Turismo-establezimenduetan energia-efizientziarako laguntzetara bideratutako aurrekontu-zuzkidura handitzea.

1,2

 

27,5

 

EUSKADIKO 2023. URTEKO AURREKONTUAK

Euskadiko 2023. urteko aurrekontuek 14.250,7 M€-ko zenbatekoa dute, hau da, 2022koak baino % 8,7 gehiago, 1.142 M€ gehiago hain zuzen ere. Aurrekontu-proiektu honek guztizkoaren % 76 (10.254,6 M€) gizarte-politiketarako jartzen du, eta Osasun Sailean eta Hezkuntza Sailean izan da aurrekontu-gehikuntzarik handiena. Ondoren datoz Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, Lan eta Enplegu Saila eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Eusko Jaurlaritzak eutsi egiten dio inbertsio publikoaren aldeko apustu irmoari, 1.800 M€-tik gorakoa den heinean (2022an baino % 14,8 gehiago), bai eta I+G+Bren aldeko apustuari ere, % 12 igo baita, hau da, 658,4 M€-raino (2022an baino 70,6 milioi euro gehiago). Era berean, genero-berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa ere jasotzen dute, % 17koa, 2022ko aurrekontuetan baino puntu-erdi handiagoa, politika publiko guztietan isla dadin.

 “Aurrekontu-proiektu honen oinarriak oso sendoak dira, eta haren kaudimenak bermatzen du Euskadi gai izango dela bere zerbitzu publikoen mailari eusteko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko, betiere bizi garen testuinguru ekonomiko eta sozialari aurre egite aldera”, eman du aditzera Azpiazu sailburuak.

Iruzkin bat
  • 2022-11-17

    El Gobierno de Iñigo Urkullu, integrado por PNV y PSE-EE, ha ofrecido a PP+Cs en el marco de las conversaciones presupuestarias ampliar el perímetro de la enseñanza concertada.
    Lo hace al margen del pacto educativo alcanzado con EH Bildu y Elkarrekin Podemos-IU para reformar el sistema y que, según se venía defendiendo, lo que perseguiría es consolidar justamente lo contrario, la posición de la escuela pública en la comunidad autónoma de España con más alumnado matriculado en centros de titularidad pública, casi el 50%.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak