Azpiazuk 2023rako aurrekontuen proiektuaren sendotasuna eta kaudimena azpimarratu ditu Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari egindako aurkezpenean

2022-11-14

2023ko aurrekontuen proiektua Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari (EGAB) aurkeztean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azpimarratu du sendotasuna eta kaudimena dituela, eta horrek bermatzen duela Euskadi gai izango dela bere zerbitzu publikoen mailari eusteko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko, bizi behar dugun egoera ekonomiko eta sozial zurrunbilotsuari aurre egiteko.

Joan den urriaren 25ean, Gobernu Kontseiluak Euskadiko 2023rako aurrekontu-proiektua onartu zuen, 14.250,7M/€-koa, hau da, % 8,7ko igoera 2022an onartutakoarekin alderatuta, 1.142M €-ko igoerarekin.

Proiektuaren edukia azaltzerakoan, Azpiazuk nabarmendu du guztizkoaren % 76 (10.254,6M €) bideratzen duela gizarte-politiketara, eta Osasuna eta Hezkuntza direla aurrekontu-gehikuntzarik handiena duten sailak.

Eusko Jaurlaritzak inbertsio publikoaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du, 1.800m €-tik gorakoa (2022an baino % 14,8 gehiago) eta I+G+Btik gorakoa, % 12ko igoerarekin 658,4m €-ra iritsi arte (2022an baino 70,6m €gehiago), azpimarratu du Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, EGABeko kideen galdera-txandari ekin aurretik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak