Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Gasteizko Udalak parte hartzen duen “Gasteizko Mendiak” babesteko prozesua finkatutako epeak betetzen ari da

2011.eko azaroak 16

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, adierazi du "Gasteizko Mendiak" Babestutago Naturagune maila adierazteko lanak prozedurak finkatzen duen erritmoan egiten ari direla. Horretan, gainera, Gasteizko udalak zer esan handia du, aurrera egin aurretik berak baitu natura balioen inguruko oinarrizko ikerketak egiteko ardura.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin den bileran Pilar Unzalu sailburua, Arantza Leturiondo Ingurumen sailburuordea eta German Alonso Biodibertsitate zuzendariarekin batera, Arabako Aldundiko eta Vitoria-Gasteizko udaleko ordezkariekin elkartu da "Gasteizko Mendiak" gaiaren inguruan hitz egiteko. Ez da hau egiten den lehen bilera, urriaren 6an gai hori jorratzeko ere hiru administrazioak elkartu baitziren.

Sailburuak gogora ekarri du "Gasteizko Mendiak" eremua behin-behineko babesa duela Mendien aldeko Natura Baliabideen Antolamendurako Plana idazteko eta onesteko prozedura hasi zen une beretik.

Xedapen hori indarrean jartzen den uneaz geroztik eta Euskal Autonomia Erkidegoko natura kontserbatzeko legearen arabera, ezin izango da egin eremuaren egoera fisikoa eta biologikoa nabarmenki alda dezakeen ezer, betiere, aldaketa horri buruz Arabako Foru Aldundiak ez badu aldeko txostenik egiten.

Eusko Jaurlaritzak ordainduko duen Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) egiteko Gasteizko udalak ere egin behar dituen oinarrizko ikerketak urte amaierarako amaiturik izango direla aurreikusten da.

Urtaro guztiak kontuan hartuko dituen ingurune horren natura balioen inguruko txosten xehatu eta geografikoki lokalizatua -animaliak eta flora-  egitea da helburua.

NBPAren idazketarako oinarri izango dira aurreko txosten horiek, baita "Gasteizko Mendien" behin behineko natura baliabideen zerrenda egiteko eta kudeaketa irizpideak eta babes-maila adierazpenerako (biotopo edo natura parkea). Era berean, babesaren araubideak eragiten dien guneak mugatu eta zonifikatzeko eta gunea kudeatzeko jarraibideak finkatuko ditu.

Sailburuak esan duenez, "orain arte eman ditugun pausoak finkatutako egutegia errespetatu dute eta horrela jakinarazi diegu behin baino gehiagotan, prozesu honetan parte diren Gasteizko udal ordezkariei zein beste udalei".

NBPA idatzi ondoren, bere onespenerako jarraibideak hauek dira: Arabako Foru Aldundiaren aurre-txostena; jabeentzako, elkarteentzako eta erakundeentzako audientziarako izapide irekiera; Euskadiko Naturaren Aholku Batzordearen txostena; Ingurumen Sailburuaren hasierako onespena; informazio publikorako 60 eguneko epe irekiera; Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen txostena; eta Eusko Jaurlaritzaren NBPAren behin betiko onespena.

Pilar Unzalu sailburuak, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko udaleko ordezkariei jakitera eman dienez, departamentuaren nahia lanak zehatzak eta zorrotzak izatea da, modu horretan, gune horrek behar duen babes sendo eta finkoa lortuko baita. Hiru erakunde horien arteko lankidetza dela eta Sailburuak, euren artean izan duten ingurunearekiko begirune bera Gaztela-Leoneko gobernuarekin lortzeko nahia adierazi du, besteak beste, Treviñoko parke eoliko proiektua bezalakoak bultzatu ahal izateko.

Iruzkin bat
  • @Germangatz
    2012.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    La proteccion de los Montes de Vitoria sigue el ritmo marcado del que participa el consistorio gasteiztarra http://t.co/rUBjTtPF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)