Berriak Lehendakaritza
Eu

Gurasoek eragin handia dute kirolean semeek izaten duten jokabide bortitzetan

2011.eko azaroak 16

EAEn, 10 pertsonetatik 6k kirola egiten dute

Elkarrizketatutako pertsonetatik %59k adierazi dute kirola egiten dutela, gehienek zaletasun moduan. Lurraldeka, Araban egiten da kirol gehien, bertan %68raino igotzen da kirola egiten dutela adierazten dutenen portzentajea, eta gutxien Bizkaian, bertan %54 dira. Kirola egiten duten gizonezkoen portzentajea nabarmen handiagoa da emakumezkoena baino, %65 %54aren parean; gainera, handiagoa da lehiaketa mailan kirola egiten duten gizonezkoen portzentajea ere.

Kirola egiteko ohitura eta jokabide bortitzak kirol lehiaketetan ikerketaren aurkezpena izan da gaur.

Gehien egiten den kirola “ibiltzea” da, %32k aipatu dute; bigarren lekuan “mendira joatea”, %17k; hirugarrenean txirrindularitza, %16k; eta laugarren lekuan, gimnasia edo aerobica eta igeriketa, %14k praktikatzen dute hauetako bakoitza. Lurraldeka, mendira joatea gehienbat Gipuzkoan aipatzen da, zehazki, lurralde horretan kirola egiten dutenetatik %27k mendira joaten direla esan dute.

Elkarrizketatutako guztietatik ia laurdenek (%22) diote kirola egiten duten adingabeko seme-alabak dituztela.

EAEko biztanleen %52 kirol-lehiaketetara joan ohi da; %28 hilean bitan edo gehiagotan, eta %24 hiruhilabetean zehar baten batetan edo maiztasun gutxiagorekin. Jarraitzaile gehienak dituztenak, eskola-kirola ez diren eta sarrera ordaindu behar den kirol-lehiaketak dira, kirol-lehiaketetara joan ohi direnetatik %52. Eskola-kirola ez diren eta sarrera ordaindu behar ez den kirol-lehiaketetara %47 joaten dira, eta eskola-kirola ikustera %37; portzentaje hau %64ra igotzen da, kirola egiten duten adingabeko seme-alabak dituztenen artean.

Futbola da ikuslego gehien erakartzen dituen kirola, hiru lurraldeetan eta ia lehiaketa eredu guztietan. Araban, eskola-kirolari dagokionez, saski-baloiak futbolak adinako jarraipena du, %44, eta eskola-kirola izan gabe eta sarrera ordainduta, %35ek jarraitzen dute saski-baloia, futbolaren %45aren parean. Gipuzkoan, pilota da kirol-profesionalean jarraitzaile gehien dituen bigarren kirola. Bestalde, Bizkaia da kirol-lehiaketetara joan ohi den pertsona portzentajerik handiena duen lurraldea, lehiaketa eredu guztietan.

JOKABIDE BORTITZAK KIROL-LEHIAKETETAN

Biztanleen %27 egon izan da publikoaren aldetik kirolarienganako hitzezko erasoak egon diren kirol-lehiaketetan.

Ikusi dituzten jokabide bortitz motetan arreta jartzen badugu, herritarren laurdenak baino gehiagok adierazi dute egon izan direla kirol-lehiaketetan non hitzezko erasoak egon diren publikoaren aldetik kirolariei (%27), publikoaren artean (%22) edo jokalarien artean (%20). Eraso fisikoei dagokionez, logikoki maiztasun gutxiagorekin, baina biztanleen %14k ikusi dituzte jokalarien artean, eta %7 egon izan dira publikoaren artean eraso fisikoak egon diren ikuskizunetan.

Biztanleen %67k uste dute jokabide horiek orokorrean oso larriak direla, eta batez ere, eraso fisikoak badira; hauek, lau pertsonetatik hiruk baino gehiagok uste dute oso jokaera larriak direla.

Heziketa falta nabarmentzen da jokabide bortitzen zergati nagusi bezala.

Zergatiak eta irtenbideak

Jokabide bortitzak egotearen zergatien artean, eskola-kirolaren kasuan, hauek dira nabarmendutakoak: “heziketarik eza” (%33), “kirolarien gurasoen agresibitatea” (%25), eta “gehiegizko lehiakortasuna“ (%12).

Eskolakoak ez diren lehiaketetan, jokabide bortitzak egotearen zergati nagusienak hauek dira: “heziketarik eza” (%27), “fanatismoa” (%18) eta “dagoen agresibitatea” (%15).

Elkarrizketatutakoen herena baino gehiagok (%38) uste dute kirolean ematen diren jokabide bortitzek gizartean dauden jokabide bortitzekin harreman zuzena dutela,  eta %42k uste dute neurri batean behintzat hori horrela dela.

Eskola-kirolean dagoen bortizkeriaren balizko irtenbideak hauek dira: “kirolarien guraso eta senideentzako kontzientziazio ekimenak” (%30), “balioetan oinarritutako hezkuntza” (%30), “kirolarientzako hezkuntza ekimenak” (%13), eta baita ere, “zigor handiagoak ezarri behar direla ekintza bortitzentzat” uste dute elkarrizketatutakoen %11k.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Víctor Urrutia, Patxi Mutiloa