Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Pablo Ibar Heriotz Zigorraren aurkako Elkartearentzat 116.650 euroko diru-laguntza (2011-11-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko azaroak 15

Erabakia, "Pablo Ibar" heriotza-zigorraren aurkako Elkarteari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Helburua: Pablo Ibarren defentsarekin jarraitzea, beharrezkoak diren ikerketa juridikoak eginez, eta dagozkion errekurtsoak planteatuz

Jaurlaritzaren Kontseiluak "Pablo Ibar" Heriotz Zigorraren aurkako Elkarteari 116.650 euroko zuzeneko diru-laguntza ematea onartu du, euskal jatorrikoa den eta Estatu Batuetan heriotza-zigorra ezarrita duen Pablo Ibarren defentsa juridikoaren gastuei aurre egiteko.

Pablo Ibar 2000. urteko uztailaz geroztik dado preso heriotzaren korridorean. Bere abokatu defendatzaileek uste dute defentsa letratu eraginkorra izateko daukan konstituzio-eskubidea ez dela betetzen bere kasuan eta, hori dela-eta, Floridako estatuan 1994an gertatuko erailketa hirukoitzarengatik heriotza-zigorrera kondenatu zuen epaiketa bertan behera utzi eta berriz egin dadila eskatzen dute.

Broward County-ko Epaitegiko epaileak azaroaren 14rako ezarri du kasuaren jarraipenerako hurrengo batzarra, abuztuan alderdiei oraindik erabakirik hartu ez duela jakinarazi ondoren.

116.650 euroko diru-laguntza kudeatzeko ardura duen organoa Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritza da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan