Garamendik adierazi du kontratazio publikoa arreta merezi duen zuzenbidearen adarra dela, BPGren bostena inguru baita

2022-11-02
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak ireki du Kontratazio Publikoaren Behatokiaren IV. Kongresua. IVAPek antolatu du, Donostian, eta hiru egun iraungo du.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak ireki du, gaurtik ostiralera, Donostiako Kursaalean, izango den Kontratazio Publikoaren Behatokiaren IV. Kongresua. Olatz Garamendik nabarmendu duenez, Euskadiko Kontratazio Plataforman 10.000 kontratu publiko inguru lizitatzen dira urtero lehiaketa bidez, eta une oro, 400 lizitazio publiko baino gehiago irekita edo eskaintzak aurkezteko fasean dago. Datu horiei erreparatuta, kontratazio publikoa esparru juridiko konplexua duen gaia dela adierazi du sailburuak, eta horri egunero egin behar diogula aurre. Zuzenbidearen adar horrek arreta merezi du, “BPGren bostena inguru baita”.

Jardunaldi hauek kontratazio publikoari buruzko ideien laborategi gisa balio dutela azpimarratu ondoren, gure kontratazio publikoaren sisteman gardentasuna, lehia eta integritatea bultzatzearen garrantzia azpimarratu du Garamendik. Era berean, enpresa txiki eta ertainei merkatu publikoan sartzea erraztearen alde egin du, kontratazio publikoaren bidez I+G+b politikak sustatzearen alde, bai eta administrazioen arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua bultzatzearen alde ere.

Kontratazio Publikoaren Behatokiaren Kongresuak Euskadiko eta Estatu osoko kontratu publikoen arloko 300 pertsona inguru bildu ditu Donostian. Sektore honetako hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta aurten, lehen aldiz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatu du, Kontratazio Publikoaren Behatokiarekin batera. Hasiera ekitaldian, Garamendi sailburuaz gain, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Diputatua, eta Eneko Goia Donostiako Alkateak parte hartu dute.

Irekiera-egunean, era berean, sailburuak Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko, Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente ohiarekin hitz egin ahal izan du, eta hark eman du kongresuaren inaugurazio-hitzaldia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak