Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Sailak 746 milioi euro gastatuko ditu 2023an, aurten baino % 3 gehiago

2022-11-02
  • Proiektu nagusien artean Euskadin suteak itzaltzeko aireko baliabideak alokatzeko zerbitzua dago, lehenengo aldiz eta foru-aldundiekin lankidetzan
  • Sailaren funtsezko ardatz estrategiko moduan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak arrisku-mailaren arabera babestea sustatuko da
  • 2023an Basauriko eta Donostiako ertzain-etxeak zaharberrituko dira, eta polizia-ibilgailuak ordezkatzen hasiko dira ibilgailu hibrido entxufagarriekin
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskadiko Babes Zibileko taldeak eta suteak itzaltzeko baliabideak prestatzeko instalazio bat eraikitzeko proiektua jarriko du abian

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak gaur eguerdian aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean Segurtasun Sailaren 2023rako aurrekontua. Zehazki 746.328.000 euro dira, aurten baino % 3 gehiago (+21.250.000€). Aurrekontuaren igoera, batez ere, langile-gastuak finantzatzera bideratuko da (16,9 milioi euro gehiago langileen soldaten igoera orokorra, agenteen karrera profesionala, antzinatasuna eta abar ordaintzeko), eta funtzionamendu-gastuen igoerari aurre egitera, hor sartuko litzateke argindarraren eta gasaren hornidura-gastuen, Ertzaintzaren ibilgailu ofizialen gasolioaren eta abarren igoera esanguratsua (+7,9 milioi euro).

1. kapitulua zenbatu gabe, langile publikoen gastuen kapitulua aurrekontu osoaren ia % 75 da (557 Mill/€), eta 2023rako gastu erabilgarria 188.934.585 eurokoa izango da. Segurtasun Sailaren 2023rako proiektu berrien edo aipagarrien artean daude:

  1. 500.000€ Euskadin suteak itzaltzeko aireko baliabideen alokairurako, lehenengo aldiz. Klima-aldaketaren ondorioz, Euskadik gero eta muturreko fenomeno meteorologiko gehiagori aurre egin behar izaten die. Horien artean tenperatura altuei eta basoko sute-arriskua areagotzeari, aurtengo udan eta udazkenean ikusi dugun bezala hiru lurralde historikoetan. Horien aurrean, Jaurlaritzak eta foru-aldundiek egoeraren eta Euskadin suteak itzaltzeko dauden baliabide materialen analisi bateratua egin dute, eta egiaztatu dute aireko baliabideak eskuratuz osatu beharko direla baliabide horiek. Analisi horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz sartu du 2023ko aurrekontuetan milioi erdi euroko lehenengo kontu-sail bat, lehenbizi, behar teknikoak aztertzeko, eta, ondoren, suteak itzaltzeko aireko baliabideen alokairu-zerbitzu bat kontratatzeko.
  1. 8,3 Mill/€ Ertzaintzaren polizia-ibilgailu hibrido entxufagarriak erosteko eta errekarga guneak ezartzeko. Energia-jasangarritasunean aurrera egiteko helburuarekin, 2023an 8,3 milioi euroko aurrekontua izendatu da Ertzaintzaren ibilgailuak energia alternatibo garbiagoetara aldatzeko. Horrela, patruila-auto hibrido entxufagarriak erosiko dira eta errekarga guneak instalatuko dira.
  1. 4,9 Mill/€ ertzain-etxeak zaharberritzeko. Europako funtsen bultzadari esker, 2,7 Mill/€ inbertituko dira Basaurin eta Donostiako Antiguo auzoan dauden ertzain-etxeak barrutik zaharberritzeko eta horien energia-efizientzia hobetzeko. Horrez gainera, 2,2 Mill/€ko aurrekontua esleitu da ertzain-etxe batzuk eguneratzeko, horien artean Altzaga-Erandiokoa, Gasteizkoa eta Bilbokoa.
  1. 2,1 Mill/€ Ertzaintzako agenteentzat grabazio-kamera indibidualen proiektua hedatzeko; 3 Mill/€ dira guztira 2023-2026 aldian. 2023an Ertzaintza agenteentzako kamera indibidualen eta bideo-kudeaketa integralaren proiektua hedatzen hasiko da, eta lehenengo 387 grabazio-kamerak erosiko ditu Ertzaintzako Brigada Mugikorrarentzat (300), Euskadiko hiriburuetako eta herrigune nagusietako herritarren segurtasunerako patruilentzat (922) eta trafikoko hiru lurralde-unitateentzat (100).
  1. 1,1 Mill/€ herritarrei zuzendutako sentsibilizazio- eta prebentzio-ekintzetarako. Segurtasun Sailak bi ardatzetan lantzen du herritarren sentsibilizazioa eta heziketa: trafiko-istripuen prebentzioan eta mugikortasun seguru eta jasangarria sustatzen eta joko patologikoaren prebentzioan. Bi ardatz horietan 1,1 Mill/€ gastatuko ditu herritarrak kontzientziatzeko eta arriskuak saihesteko.

Emakumeen aurkako indarkeria

Segurtasun Sailaren jarduera-ardatz nagusietako bat indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babes integralera bideratzen dena da. Aurten, orain artean, emakume bakar bat ere ez dute hil Euskadin arrazoi horrengatik. Azken biktimak 2021ekoak dira: Conchi (Sestao, 56 urte) eta Erika (Vitoria-Gasteiz, 37 urte), eta bi kasu horietan ez zegoen aldez aurreko salaketarik.

Ertzaintzaren ertzain-etxe guztietan daude era horretako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeaz bakarrik arduratzen diren taldeak. Horrez gainera, Herritarren Babeserako agente bakoitzak eguneko lanaldiaren zati bat bere mugapeko emakumeen aurkako indarkeria-kasuen jarraipena eta horien inguruko jarduketak egiteari eskaintzen dio.

Emakume bakoitzaren arriskuaren ebaluazioa 4 mailatan sailkatzen da (oinarrizkoa, moderatua, handia eta berezia), eta horien arabera esleitzen zaizkie dagozkien babes-neurriak. Helburu horretara bideratutako aurrekontuko partiden artean nabarmentzen dira:

  • 6,7 Mill/€ biktima diren emakumeen babes pertsonalerako: diru hori indarkeria matxistaren kasurik larrienak babesteko da, hau da, arrisku handiaren ondorioz emakumeak bizkartzain-zerbitzu baten bidez babestu behar direnerako. Une hauetan Segurtasun Sailak 41 emakume babesten ditu bizkartzain pertsonalekin.
  • 33.749€ Bortxa aplikaziorako. Telefonia mugikorreko aplikazio bat da, Ertzaintzak esklusiboki instalatzen du eta biktimaren telefonoan integratuta geratzen da. Aurretik konfiguratutako telefonoetara (erreferentziako ertzain-etxea, larrialdiak, etab.) ohiko deiak egiteko aukera ematen du, baina, horrez gainera, egoera kritikoa aditzera emateko botoi bat du, eta biktimaren posizionamenduaren datuak berehala bidaltzen ditu larrialdietako zerbitzura, eta gertatzen dena entzun daiteke erantzun azkarra eta eraginkorra emateko. Horrez gainera, SATEVI zerbitzuarekin komunikatuta dago. Zerbitzu honek eguneko 24 orduetan ematen die arreta psikosoziala indarkeria matxistaren biktimei 900 840 111 telefono-zenbakiaren bidez. Une hauetan 328 emakumek dute euren telefonoan aplikazio hori integratuta.
  • 155.461€ “EBA proiektua” (Emakumeen eta Etxekoen Babesa) mantentzeko eta hobetzeko. Emakumeen aurkako indarkeria-delituekin zerikusia duten Ertzaintzaren eta udaltzaingoen espediente guztien kudeaketa partekatzeko aukera ematen duen sistema digitala da. Ezarri zenetik, formatu berean sortzen eta partekatzen dira espediente guztiak. Horrez gainera, tresnak emakume bakoitzaren arrisku-ebaluazioak homologatzeko aukera ematen du, edozein izanik ere kasuaz arduratzen den polizia-kidegoa, bai eta bere seme-alaben arriskua ebaluatzeko, diagnostikatzen den arrisku-mailaren araberako babes egokia ezartzeko eta abarrerako aukera ere.
  • 72.600€ indarkeria matxistaren arretan euskal polizien artean koordinazio-protokoloak ezartzeko eta horien jarraipena egiteko. Kontu-sail honek Euskadiko polizia guztietan esku-hartze koordinatu eta homogeneorako protokoloak sortzen eta ezartzen jarraitzeko aukera ematen du. Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen artean ohiko jarduera-jarraibideak dira, eta helburua da, alde batetik, biktimei arreta integrala ematea eta, bestetik, berriz biktimizatzea eragoztea erakunde batetik bestera ibilita.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, 22 Mill/€.

Arkauteko Akademiarako datorren urterako transferentzia 22 Mill/€koa izango da. Aurtengo urtearekiko 2,8 Mill/€-ko murrizketa dago, batez ere 1. kapitulua, langile-gastuena, jaitsi izanaren ondorioz. Azaroan bertan irtengo da akademiatik Ertzaintzaren azkeneko promozioa (31. promozioa, 2022. urtea, 700 plaza), eta datorren urtean hurrengoaren erdia sartuko da (32. promozioa, 2023. urtea, 424 plaza), beraz, soldata-gastuak nabarmen behera egingo duela aurreikusten da.

Hala ere, 1 Mill/€ gehiago izango ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 7. kapituluak, inbertsio errealenak. Horren arrazoia da datorren urtetik aurrera egingo diren hainbat eta hainbat obra. Horien artean, nabarmentzekoa da Euskadiko Babes Zibileko taldeak eta suteak itzaltzeko baliabideak prestatzeko instalazio bat eraikitzeko abian jarriko den proiektua.

23 metroko altuerako entrenamendu-dorre bat izango da, altueran erreskatatzeko maniobrak egiteko eta suteak itzaltzeko eta salbamenduko kidegoaren trebakuntza hobetzeko. Eraikin oso osoa izango da, eta erdisotoak, eskailerak, hegalak, plano inklinatuak eta abar izango ditu, landa-baldintza errealak adierazteko. Proiektu handinahikoa da, eta larrialdi-egoera kritikoetan espezializatutako pertsonen formakuntza praktikoa ahalbidetuko du.

17 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @mentalizado92
    2022-11-03

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/IxslQjswWO
     
    #SOSDeiak 🆘 Contrataremos, por primera vez…

  • Argazkia SN Robot
    @El_Batefuegos
    2022-11-03

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/IxslQjswWO
     
    #SOSDeiak 🆘 Contrataremos, por primera vez…

  • Argazkia SN Robot
    @Sedano_Sedano19
    2022-11-03

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/OKVT1jyrga

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Comenzaremos la con…

  • Argazkia SN Robot
    @BarakaldoPcivil
    2022-11-03

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/OKVT1jyrga

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Comenzaremos la con…

  • Argazkia SN Robot
    @KarrantzaSOS
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/OKVT1jyrga

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Comenzaremos la con…

  • Argazkia SN Robot
    @112_SOSDeiak
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 📑📊 #Segurtasun Sailaren #Aurrekontua2023 ➕ https://t.co/TpqzGPK6jz

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Euskadiko #BabesZibila-ko tal…

  • Argazkia SN Robot
    @112_SOSDeiak
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/OKVT1jyrga

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Comenzaremos la con…

  • Argazkia SN Robot
    @MahoneiFP
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    RT @ertzaintzaEJGV: 📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/WCi4uqFpWO

    #Ertzaintza👮🏻 8,3 Mill/€ para la adquisic…

  • Argazkia SN Robot
    @ArkauteAkademia
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Segurtasun Sailaren #Aurrekontua2023 ➕ https://t.co/TpqzGPK6jz

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Euskadiko #BabesZibila-ko… https://t.co/eDa4OwB7WT

  • Argazkia SN Robot
    @ArkauteAkademia
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/OKVT1jyrga

    #ArkauteAkademia 🏫👮🏻 Comenzaremos la… https://t.co/SmNcFNJJTD

  • Argazkia SN Robot
    @trafikoaEJGV
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Segurtasun Sailaren #Aurrekontua2023 ➕ https://t.co/niccKjBXgu
     
    #Trafikoa 🛣️ 692.000€ inbertituko ditugu hezku… https://t.co/XvvV8FJO6c

  • Argazkia SN Robot
    @trafikoaEJGV
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/3dRVF9j6zT

    #Tráfico 🛣️ Vamos a invertir 692.000€… https://t.co/4qEkhKbZyh

  • Argazkia Mikel Miras
    2022-11-02

    Hay información acerca de qué modelos de vehículos se adquirirán?

  • Argazkia SN Robot
    @112_SOSDeiak
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊  #Segurtasun Sailaren #Aurrekontua2023 ➕ https://t.co/6ujbHwoqKc

    #SOSDeiak 🆘 Euskadin suteak itzaltzeko aireko… https://t.co/Q9nupShx8u

  • Argazkia SN Robot
    @112_SOSDeiak
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/IxslQjswWO
     
    #SOSDeiak 🆘 Contrataremos, por prime… https://t.co/xIKqhRz2dC

  • Argazkia SN Robot
    @ertzaintzaEJGV
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Segurtasun Sailaren #Aurrekontua2023 ➕ https://t.co/zKEChffE3X

    #Ertzaintza👮🏻 8,3 Mill/€ polizia-ibilgailu hibr… https://t.co/qEesVMgjSV

  • Argazkia SN Robot
    @ertzaintzaEJGV
    2022-11-02

    Comentario de Twitter:
    📑📊 #Presupuesto2023 del Departamento de #Seguridad ➕ https://t.co/WCi4uqFpWO

    #Ertzaintza👮🏻 8,3 Mill/€ para la adqu… https://t.co/V7Z7WKzCx5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)