Hauteskundeak 2024
Berriak Hezkuntza
qrcode

Milioi bat euro eskola-garraioko banan banako dirulaguntzatarako (Gobernu Bilera 2022-11-02)

2022-11-02

 

2021-2022 ikasturtean 1.758 ikasle izan ziren laguntza hauen onuradun

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako dirulaguntzak arautzen dituen Agindua. Laguntza hauek, 2022-2023 ikasturtean honako hezkuntza-maila hauetan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduak dira:  Haur Hezkuntzan (lehen zikloko hirugarren mailan eta bigarren zikloan), Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan. Deialdi honek milioi bat euroko diru kopurua du. 

Deialdi hau honako kasu hauetarako zuzentzen da: batetik, garraio eskubidea izan bai baina Hezkuntza Sailak antolatzen dituen ibilbideetara moldatu ezin diren ikasleentzat, edo bestalde, ikasleek beste erakunde batzuek antolaturiko garraio publikoa erabiltzeari egoki irizten zaion kasuetarako. 

Aurreko 2021-2022 ikasturtean deialdi honen onuradun Euskadiko 1.758 ikasle izan ziren orotara: 543 ikasle Araban, 723 Gipuzkoan eta 492 Bizkaian. Hezkuntza Sailak bermatzen du, deialdi honetara bideratzen duen diru-kopuruaren bidez (milioi bat euro), baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak onartuak izango direla. Beraz, deialdiaren kopurua handitu egin daiteke, beharrezko gertatuko balitz. 

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Euskadiko ikastetxe publiko baten matrikulaturik dauden ikasleak  (gorago aipaturiko mailetakoak), edo baita, hezkuntza-administrazioak esanda, ikastetxe pribatu batean daudenak ere. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko