Astekonomia programak higiezinen merkatuaren bilakaerari eta langabezia-tasaren jaitsierari erreparatzen die

2022-10-28

Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpenak higiezinen merkatuaren bilakaera jasotzen du gaur, etxebizitzen salmentan eta hipoteken kopuruan zentratuta. Bi adierazleek gorakada handia izan zuten abuztuan. Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalak langabezia-tasari buruz egin duen azken inkesta Eustatek joan den astean adierazitakoaren antzekoa da, hau da, urteko hirugarren hiruhilekoan behera egin du.

Abuztuan, etxebizitzen salmenta % 20,8 igo zen Euskadin, aurreko urtearen aldean. Lehenengo zortzi hilabeteetako metatua saldutako 16.600 etxebizitzetatik igaro da, 2007tik izandako kopururik handiena, Atzeraldi Handia eragin zuen higiezinen krisia piztu aurretik.

Etxebizitzen salmentaren gorakadari lotuta, abuztuan sinatutako etxebizitzen gaineko hipoteken kopurua % 18,3 hazi zen aurreko urtearen aldean. Urteko lehen zortzi hilabeteetan 15.600 hipoteka baino gehiago formalizatu ziren, azken hamaika urteetako kopururik handiena, baina aurreko garaietan erregistratutakoetatik urrun.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, langabezia-tasa puntu erdi jaitsi da Euskadin hirugarren hiruhilekoan, % 8,3ra. Beheranzko bilakaera hori Eustaten BJAk aurreko astean iragarri zuenaren oso antzekoa da, kasu honetan sei hamarren murriztu baita % 7,9ra arte. EINen inkestan, gizonen langabezia-tasa % 8,2koa da eta emakumeena % 8,4koa.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak "Astekonomia" izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

2 iruzkin
  • 2022-10-30

    Egungo merkatu-balioak, inbertsioaren arriskuaren ondoriozko arrazoizko balioaren aldean, beste inbertsio-modu batzuen alde egiten duela pentsarazten du. Aldi berean, horri dagokionez miniburbujak sor daitezke, eta horiek, tipoak igotzen jarraituz gero, lehertu egingo dira aldi berean, ezkutuko ekonomia handituz (adibidez, aitortu gabeko azpiauzotegiak), ikuskaritzako langile nahikorik ezean, guztiz kontrastatu beharreko big data funtzionatzen amaitu gabe.

  • 2022-10-30

    El valor de mercado actual frente al valor razonable debido al riesgo de la inversión hace pensar decantarse por otras formas de inversión, a la vez pueden haber al respecto creado miniburbujas que de seguir durante mucho tiempo subiendo los tipos acaben de estallar a la vez que incrementándose la economía sumergida (por ejemplo subarriendos sin declarar) a falta de personal suficiente de inspección sin terminar de funcionar el big data del todo contrastar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan