Elkarlan Sariak
Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Euskotrenen bidaietan %50eko hobariak 2023ra zabaltzearen alde egin du Arriolak

2022-10-28

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak gaur Radio Euskadin azaldu duenez, urteko azken lauhilekoan Euskadiko garraio publikoarentzako hobariek “emaitza positiboak” dituzte eta bere helburu nagusia betetzen ari direla azpimarratu du: “inflazioaren aurrean familiei karga ekonomikoa arintzea”.”Hobariak aplikatzen jarraitzearen aldekoak gara”, baieztatu du sailburuak, Euskotrenek, bere sailaren mendeko sozietate publikoak, egindako bidaietan 2023an ere % 50eko deskontuak luzatzeari dagokionez.


Horren harira, Arriolak zehaztu du Ogasun Sailari helarazi diola proposamena, aztertu dezan. “Erabaki garrantzitsua da, herritarren aldetik itxaropena dago, eta sail eskuduna garen aldetik, gure jarrera hobariei eustea da”, errepikatu du sailburuak. Ogasun Sailaren jarrera “harkorra” dela azaldu du ere: "Finantziazio nahikoarekin gauzatu behar da neurria, eta hala izatea espero dut".


Doako garraio publikoari buruzko eztabaidaz galdetuta, erabiltzaileen egoera ekonomikoa eta maiztasuna kontuan hartuko duen deskontu progresiboko sistema bat ezartzearen alde agertu da sailburua.

Espainiako Gobernuak aldiriko trenak Eusko Jaurlaritzari transferitzeari buruz, Arriolak adierazi du gaur egun dokumentuen trukea dagoela eta negoziazioa Gobernantza Publikoaren Sailak elkarrizketen lidergoa daramala azaldu du. “Eskumenak ahalik eta baldintza onenetan irits daitezen lanean jarraitzen dugu, baina zuhurtziaz jokatu behar dugu”, azaldu du. Gainera, sailburuak azaldu du gaur egun Renfe Viajeros enpresak aldiriko zerbitzuak emateko kontratu bat abian duela eta hori 2028rarte ez dela amaituko. Nolanahi ere, bere Saila lanean ari dela azpimarratu du, zerbitzua hobetzeko aukera aztertzeko, baina oraindik goiz dela zehaztasunak emateko.


Abiadura handiko trenari dagokionez, gogorarazi du legegintzaldiaren hasieran aipatu zuela Espainiako Gobernuaren prebisioa obrak 2026. urtearen amaieran edo 2027. urtearen hasieran amaitzea zela. Orain, Estatuko Aurrekontu Orokorretan abiadura handiko trenaren aurrekontuak 2027. Urterarte luzatzen direnez, datak mantentzea espero duela esan du sailburuak. Ildo horretan, Arriolak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bitartez, Gipuzkoako adarra amaitzeko kudeaketa-gomendioaren bidez lanean jarraitzen duela.

7 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Migueltoyos
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Arriola apuesta por ampliar a 2023 las bonificaciones del 50% en los viajes de @euskotren.

    📎https://t.co/dmrxvFe4Xa https:/…

  • Argazkia SN Robot
    @MargaPallas
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Arriola apuesta por ampliar a 2023 las bonificaciones del 50% en los viajes de @euskotren.

    📎https://t.co/dmrxvFe4Xa https:/…

  • Argazkia SN Robot
    @enekoandueza
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Arriola apuesta por ampliar a 2023 las bonificaciones del 50% en los viajes de @euskotren.

    📎https://t.co/dmrxvFe4Xa https:/…

  • Argazkia SN Robot
    @enekoandueza
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 @euskotren-en en bidaietan %50eko hobariak 2023ra zabaltzearen alde egin du Arriolak.

    📎https://t.co/ULsMJ1Stv6 https://t.co

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    🚌 @euskotren-en en bidaietan %50eko hobariak 2023ra zabaltzearen alde egin du Arriolak.

    📎https://t.co/ULsMJ1Stv6 https://t.co/VsCJ0QDKId

  • Argazkia SN Robot
    @iarriolal
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 @euskotren-en en bidaietan %50eko hobariak 2023ra zabaltzearen alde egin du Arriolak.

    📎https://t.co/ULsMJ1Stv6 https://t.co

  • Argazkia SN Robot
    @iarriolal
    2022-10-28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🚌 Arriola apuesta por ampliar a 2023 las bonificaciones del 50% en los viajes de @euskotren.

    📎https://t.co/dmrxvFe4Xa https:/…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)