Euskadik bere zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen
- Iñigo Urkullu Lehendakaria, EAEko ordezkaritza instituzional zabalarekin batera, gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourraren 2023ko ibilbidea aurkezteko ekitaldian izan da
- Lehendakariak adierazi du gaurko aurkezpena “egi bihurtutako amets bat” dela, eta Euskadik “pasioz” biziko dituela Grand Départeko hiru etapak
- Euskal erakunde guztiek erakutsi dute aukera hau aprobetxatzeko duten ilusioa, Euskadi munduan zer den eta zer izan nahi duen ezagutarazteko ilusioa
- Ekitaldian lehen aldiz proiektatu da Grand Départ Pays Basque 2023ren ikus-entzunezkoa, eta 2023ko Frantziako Tourreko kartel lehiaketako proposamen irabazlea eta egilearen izena jakinarazi dira
- Raisa Álava artista eta ilustratzaile arabarraren diseinua izan da Euskal Irudigileak Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatutako kartel lehiaketaren irabazlea
Emakumezkoen eta gizonezkoen 2023ko Frantziako Tourraeko ibilbideak aurkeztu dira gaur goizean Parisko Biltzar Jauregian. Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du ekitaldian, Grand Départ Pays Basque 2023n parte hartzen duten EAEko zazpi erakundeetako agintarien ordezkaritza zabala lagun izan duelarik, hala nola, hiru ahaldun nagusiak, Ramiro González (Araba), Unai Rementeria (Bizkaia) eta Markel Olano (Gipuzkoa); hiru hiriburuetako eta Amorebieta-Etxanoko alkateak, Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteiz), Juan Mari Aburto (Bilbo), Eneko Goia (Donostia) eta Andoni Agirrebeitia. Era berean, Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkari ere izan dira aurkezpenean, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua; Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Mikel Antón, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria.
Lehendakariak bere hitzaldian nabarmendu duenez, Pariseko aurkezpen hau betetako ametsa dela. “Ekitaldi honetan parte hartzen dugun euskal erakunde guztiok aukera hau aprobetxatzeko ilusioarekin bat gatoz, Euskadi zer den, eta munduan zer izan nahi duen ezagutarazteko ilusioa. Aspaldi amestutako Grand Départ Pays Basque egia bihurtu da. Euskadi 2023ko Tourraren anfitrioia izango da”.
Era berean, Lehendakariak azpimarratu du Euskadik pasioz biziko dituela Grand Départa osatzen duten hiru etapak. “Emozio hori gure oroimenean geratuko da, baita lasterketa handi honen oroimenean ere. Euskadi kontzienteki prestatzen ari da. Euskadik txirrindularitzaren balio berberak partekatzen ditu: talde lana, esfortzua, atzean doanari laguntzea eta, beti, garaipenak modu kolektiboan ospatzea”, adierazi du.
Lehendakariaren azken hitzek Tourreko familia osoa Grand Départ Pays Basque 2023a zuzenean bizitzera gonbidatu dute, bai bertan zeudenak, bai emankizuna jarraitzen ari zirenak: “Harrera beroa egingo dizuegu, etxean bezala senti zaitezten”.
Lehendakariaren hitzaldia amaitu ondoren, lehen aldiz proiektatu da Grand Départ Pays Basque 2023ren ikus-entzunezkoa https://youtu.be/0EjlzXsBxq8. Bideoak, Euskadiko paisaia ederrak erakusteaz gain, euskal zaleek Tourrarekiko eta, oro har, txirrindularitzarekiko duten grina, gogoa, suharra eta ilusioa erakusten ditu.
Aurkezpenean 2023ko Frantziako Tourra iragartzeko kartel lehiaketaren proposamen irabazlea eta egilearen izena eman dira ezagutzera. Raisa Álava artista eta ilustratzaile arabarraren diseinua izan da Euskal Irudigileak Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatutako lehiaketaren proposamen sortzaile irabazlea.
Ohi bezala, Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak 2023ko Frantziako itzulia osatzen duten 21 etapen xehetasunak azaldu ditu. Aurkezpenean ezagutarazi da Baiona izango dela uztailaren 3an Amorebieta-Etxanon hasiko den hirugarren etaparen helmuga.
Era berean, ekitaldian ASO erakundeak antolatutako Emakumezkoen Frantziako Tourraren bigarren edizioa aurkeztu da. Maila goreneko proba hau 2023ko uztailaren 23an hasi eta hilaren 30an bukatuko da, eta guztira zortzi etapa izango ditu.
Aurkezpenean txirrindulari profesional ugari izan dira. Tadej Pogačar (UAE Team Emirates), Thibaut Pinot (Groupama FDJ) eta Greg Van Avermaet (AG2R Citroen), besteak beste. Emakumezkoei dagokienez, Annemiek Van Vleuten (Movistar Team Women), Amandine Fouquenet (Arkea Feminine) edo Elise Chabbey (Canyon/Sram Racing) izan dira bertaratutako txirrindularietako batzuk.
UZTAILAREN 1, 2 ETA 3AN TOURRAK EUSKADIKO ERREPIDE ENBLEMATIKOENAK ZEHARKATUKO DITU
2023an Frantziako Tourrak 120 urte beteko ditu. Tourraren 110. edizioa bigarren aldiz hasiko da Euskadin, 1992an Donostiatik irten ondoren. 2023ko uztailaren 1etik 3ra bitartean, txirrindularitza probak gure herrialdea zeharkatuko du 3 etapatan eta Bilbon estreinatuko da. Bilbo izango da Irteera Handiaren hasiera eta helmuga. 185 kilometroko etapa zirkular gogorra Bizkaian zehar, 3.320 m baino gehiagoko desnibel metatuarekin.
Ibilbideak Kantauriko kostaldea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba lotuko ditu, tartean Gernika-Lumo bezalako herri enblematikoak zeharkatuz. Tropelak Laukiz, Gaztelugatxeko Doniene, Morga, Vivero eta Pike Bideako kota puntuagarriak gainditu beharko ditu. Frantziako Tourraren historian lehen etapa batek izan duen ibilbide menditsuena izango da.
(Lehenengo etapari buruzko informazio gehiago https://labur.eus/ABeCc eta ibilbidearen bideoa https://tinyurl.com/39pfe7vj)
Bigarren etapa Vitoria-Gasteiztik abiatuko da Donostian bukatzeko. Lehenengoa bezain gogorra izango den 210 kilometroko bigarren ibilbideak, Udana, Aztiria eta Alkiza gainetatik eramango du tropela, ondoren Jaizkibelgo azken igoerarekin topo egiteko. Jaizkibel Donostiako Klasikoan ohikoa denaren kontrako norabidean gainditu beharko da. 10 km % 4,6ko batez besteko maldekin.
25 kilometro inguru egingo dituzte Goierrin barrena, Aralar Parke Naturalaren eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren artean. Eskualde hori 18 herrik osatzen dute, 1.000 biztanle baino gutxiagokoak gehienak.
(Bigarren etapari buruzko informazio gehiago https://labur.eus/Eugn0 eta ibilbidearen bideoa https://tinyurl.com/4zhw7u7t)
Hirugarren eta azken etapa, Amorebieta-Etxanon hasi eta Baionan amaituko da. Ibilbidearen lehen zatia Durangaldean izango da. Tropela Trabakua, Milloi, Itziar eta Bentako kotetatik igaroko da. Ibilbidean zehar, txirrindulariek 80 kilometro egingo dituzte itsasertzeko errepideetatik, besteak beste, Lekeitio, Ondarroa, Zarautz, Donostia, Hondarribia eta Irun zeharkatuz.
(Hirugarren etapari buruzko informazio gehiago https://labur.eus/2euNj eta ibilbidearen bideoa https://tinyurl.com/4hcpurwy)
2023KO GRAND DÉPART PAYS BASQUE, PRESS BOOK: Euskadiko Irteera Handiari buruzko informazioa jasotzen duen dokumentua: hiru etapen ibilbideak, data garrantzitsuenak eta gainerako informazio interesgarria: https://labur.eus/5XvGl)
-
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadik bere zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen.📎 https://t.co/pfvljRtPBU htt…
-
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadik bere zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen.📎 https://t.co/pfvljRtPBU htt…
-
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadik bere zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen.📎 https://t.co/pfvljRtPBU htt…
-
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadi presenta en París el #GrandDépart del #Tour2023 que hará vibrar a su afición. -
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadi presenta en París el #GrandDépart del #Tour2023 que hará vibrar a su afición. -
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadik bere zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen.📎 https://t.co/pfvljRtPBU htt…
-
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadik bere zaleak zirrararaziko dituen 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen.📎 https://t.co/pfvljRtPBU htt…
-
2022-10-27
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🚴🏻 Euskadi presenta en París el #GrandDépart del #Tour2023 que hará vibrar a su afición. -
2022-10-27
Comentario de Twitter:
🚴🏻 Euskadi presenta en París el #GrandDépart del #Tour2023 que hará vibrar a su afición.