Berriak Hezkuntza

532 plaza atzerrian ingeles, frantses eta aleman ikastaroak egiteko (Gobernu Bilera 2022-10-25)

2022-10-25

 

  • Hiru asteko iraupeneko ikastaroak dira, 2023ko udan burutuko direnak; DBHko 3. eta 4. Mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduak
  • Hezkuntza Sailak 847.718 euro bideratuko ditu deialdi honetara

 Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2023ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du gaurko bileran. 532 plaza eskaintzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta. Deialdi honek 847.718 euroko diru-kopurua du. 

532 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: 

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2023an gehienez ere 19 urte betetzea. 

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izaten dira bai eskaera egin duen ikaslearen hezkuntza-maila (DBH edo Batxilergoa), eta baita haren familiaren egoera ekonomikoa ere (1 eta 2 tarteak). Ondorioz, honela banatzen dira 532 plaza horiek, arestian aipaturiko lau herrialdeetan:

 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

37

264

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

144

532

Lehen tartean, aurreko ikasturtean beka jaso zuten ikasleak hartzen dira kontuan, eta bigarren taretan berriz, bekarik jaso ez zuten ikasleak.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan etorriko bidaia, Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia burutuko den herrialdeko hiriraino, bidaia asegurua, matrikula eta ikasketa materiala, ostatua, jatorduak eta ikastaroa burutuko den ikastetxerako hiri-garraioa. 

Hezkuntza Sailak Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean irekiko du eskaerak aurkezteko epea –hilabeteko iraupenekoa-, aurreikuspenen arabera azaroaren erdi aldera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko