Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte-hitzarmen bat eskatu du Gemma Zabaletak, Europako lanaldi malgua Euskadin errealitatea izan dadin

2011.eko azaroak 15

Ordutegiak arrazionalizatzeko VI. Kongresu Nazionala inauguratu da gaur Donostian. Irekian zuzenean jarrai dezakezu

"Hobeto lan egin behar da, lan produktiboagoa eginez. Eta horretarako ez ditugu kontziliazioa eragozten duten lanaldiak behar", azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak hitzarmen anitz bat eskatu du gaur, Europako lanaldi malgua Euskadin ezarri ahal izateko eta familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egin ahal izateko. Donostian Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko VI. Biltzarra inauguratzean Zabaletak bere konpromisoa adierazi du gizarte-eredu aurreratua eraikitzearen alde, non gizonak eta emakumean berdinak izango diren, eta kontziliazioa oinarri nagusien artean kokatzen duen lanaren kontzepzio berria duten enpresak izango diren protagonista.

Horren ildotik, administrazioei, gizarte-eragileei, hedabideei eta herritar guztiei dei egin die hitzarmen bat sinatu dezaten, eta horren bidez Europako lanaldi malgua Euskadin eta Espainia osoan ezarri dezaten. Lanaldi jarraitua ezartzea edo sartzeko (8:00 - 9:00) eta irteteko (17:00 - 18:00) ordutegia malgutzeak eta bazkalorduko ordutegia murrizteak (Europako herrialde gehienetan gertatzen den bezala) oso ondorio positiboak izan ditu ideia hori abian jarri duten enpresetan bertan: Lan-giroaren eta langileen gogobetetasunaren hobekuntza, kontziliazioaren hobekuntza, produktibitatearen hobekuntza eta eraginkortasunaren eta bezeroen arretaren hobekuntza.

Hobeto lan egin behar da, lan produktiboagoa eginez. Eta horretarako ez ditugu kontziliazioa eragozten duten lanaldiak behar.

Legegintzaldiren hasieratik, lanean bizi-kalitatea hobetzen duten alderdi guztietan gune soziolaboral berritzailea garatzea izan du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere helburu estrategikoen artean. Eta lanaldia da alderdi horietako bat. "Ordutegia datu garrantzitsuenetako bat da lanpostu bat onartzerakoan. Lanpostu batean dagoen produktibitatea lotuta dago, zalantzarik gabe, kontziliatzeko arazorik ez duen langilearekin, zeinak bizitza pertsonala eta bere betebeharrak bateratzea gainean jarri zaion harri bat bezala sentitzen ez baitu".

Sailak ekoizpen-sektore gehienetako lan-hitzarmenei buruzko azterlana egin du, eta ondorioztatu duenez, Euskadin, Europan bezala, "lan egitea eta bizitzea" ahalbidetzen duen lanaldia ezartzeko erronkari ekin lekioke.

"Gure konpromisoa gizarte-eredu aurreratua eraikitzea da, non gizonak eta emakumean berdinak izango diren. Eredu horretan protagonista izango diren enpresek lanaren eta lan-bizitzaren kontzepzio berri bat izango dute, non ardura partekatua nagusituko den harremanetan eta, finean, lehiakortasuna, eraginkortasuna eta laneko bizi-kalitatea sortuko diren. Eta horretarako kontziliazioaren aldeko lanaldiak behar ditugu", azpimarratu du sailburuak.

Hori guztia mentalitate-aldaketa sakon baten parte da, eta guk horretarako dei egiten diegu enpresei eta herritarri, baita eragile sozialei eta administrazioei ere.

 

2 iruzkin
  • @Anabeldorado
    2011.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Zabaleta aboga por un pacto social para que la jornada laboral flexible europea sea una realidad en Euskadi http://t.co/5O3huFz1

  • @bateman2012
    2011.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Lo siento, el evento era ayer. Hay resumen: http://t.co/U5jAQjRY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)