Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Parisera joango da, 2023ko Tourra eta Grand Depart Pays Basque aurkezteko ekitaldia eta Euskadiren Frantziako ordezkaritza berriaren aurkezpena direla eta

2022-10-23
  • Iñigo Urkullu lehendakaria Parisen izango da urriaren 26an eta 27an, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Mikel Antón Europako Gaietarako zuzendariarekin batera
  • Frantziako erakundeekin harremanak estutzea eta lankidetza-esparruak sakontzea, 2023ko Tourra aurkezteko ekitaldian parte hartzea eta Euskadiko erakundeei Euskadik Parisen izango duen ordezkaritza berria aurkeztea izango dira bidaiaren helburu nagusiak

Lehendakaria buru izango duen ordezkaritzak urriaren 26an ekingo dio agendari Parisen, Frantziako kolektiboekin lankidetza-esparruak sustatzeko topaketa instituzional batzuekin, Arku Atlantikoaren, Pirinioetako Lan Elkartearen eta Makroeskualdearen Proiektuaren esparruan.

Bestalde, Lehendakariak Jacques Délors - Notre Europe institutuak antolatutako mahai-inguruan parte hartuko du, eta Euskadi dokumentuaren lerro nagusiak partekatuko ditu Europaren Etorkizunari buruzko Batzarraren aurrean.  

Biharamunean, Urkullu Lehendakaria eta gainerako euskal erakundeak 2023ko Tourra eta Gran Départ Pays Basque aurkezteko ekitaldi ofizialean izango dira, eta lehendakariak hitz batzuk esango ditu Christian Prudhomme Tourraren zuzendariarekin eta Jean Etienne Amaury presidentearekin batera.

Azkenik, Euskadiren Parisko ordezkaritza berria aurkezteko ekitaldiaren buruan izango da Lehendakaria, Tourreko aurkezpenera bertaratuko diren Euskadiko erakundeen ordezkarien aurrean. Lehendakariaz gainera, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Arantza López de Munain Euskadiren Parisko ordezkariak ere esku hartuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak