Euskadik "Confidential"eskaintza merkaturatu du Milanen

2022-10-21

Daniel Solana Basquetour-eko zuzendariak atzo aurkeztu zuen “Euskadi Confidential”, Italiako modaren hiriburuan, Milanen, 80 turoperadore eta kazetari italiarren aurrean, OETek antolatutako workshop batean.

“Euskadi Confidential”– ek Euskadiko eskaintza turistiko esklusibo eta bereziena biltzen du, eta gero eta zorrotzagoa den publiko bati zuzenduta dago, zerbitzu erabat pertsonalizatuak bilatzen dituena eta helmugaz gozatu nahi duena, berezi sentiarazten duten jarduerak eginez. Lurralde osoko 80 enpresa baino gehiagoren hautaketa zaindua barne hartzen du, ostatuek, jatetxeek, saltokiek, garraioek, esperientzia turistikoek, kultura- eta museo-baliabideek, besteak beste, osatua.

Italiako merkatua Euskadiko turismo-eskaintza sustatzeko eta merkaturatzeko lanean ari direnetako bat da; izan ere, gure helmugarekiko interesa duen merkatua da, eta bisitarien eta ostatu-gauen kopuruari dagokionez susperraldi argia erakusten du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak