Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Euskadik itsas energia sortzeko duen ahalmena nabarmendu du

2022-10-19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk inauguratu du Ocean Conference on Ocean Energy konferentzia, nazioarteko ozeano-energiako adituak Donostian bildu dituen topaketa
  • BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) -Armintzan eta Mutrikun dituen bi kokalekuekin- nazioarteko erreferentzia da Europako itsas energiaren ikerketan

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik itsas energia ekoizteko duen ahalmena, eta ziurtatu du energia sortzeko modu berrietara igarotzea eta eraginkortasuna hobetzea lehentasunezko erronka direla “gure egungo eta etorkizuneko ongizaterako”. Iñigo Urkulluk inauguratu du Ocean Conference on Ocean Energy konferentzia, energia ozeanikoaren arloko mundu osoko profesionalak eta erabaki-hartzeen arduradunak biltzen dituen topaketa.

Nazioarteko foro horren aurrean, Lehendakariak Euskadik eraginkortasun energetikoarekin duen konpromisoa erakusten duten mugarriak azalduz hasi du bere hitzaldia. Horien artean, duela 40 urte Energiaren Euskal Erakundea sortu izana (2.400 milioi mobilizatu ditu) eta azken 15 urteetan euskal industriaren isurketak % 50 murriztu izana nabarmendu ditu.

Itsas energiei dagokienez, zehazki, Iñigo Urkulluk nabarmendu du euskal kostaldeak sektore produktibo berri bat sortzeko duen ahalmena, teknologia propioa sortzeko eta esportatzeko gai dena, eta ziurtatu du BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) -Armintzan eta Mutrikun dituen bi kokalekuekin- nazioarteko erreferentzia dela Europako itsas energiaren ikerketan.

Puntu honetan, Euskadik kongresu honetan ezagutzera emango dituen hiru ekimen berriak aurkeztu ditu: Europewave, WESekin (Wave Energy Scotland) eta Europako Batzordearekin batera, olatuak atzitzeko gailuen erosketa prekomertziala egingo duen partzuergoa; Turbowave, Euskadik Mutrikuko olatuen energia-plantarako azken belaunaldiko turbinen garapena lizitatuko duena; eta itsas teknologia berriztagarriak frogatu eta baliozkotzeko inbertsioak bultzatzeko urte anitzeko laguntza-programa.

“Kongresu hau itsas energiaren sektorean posizioak aurreratu dituen Euskadi batera itzuli da”, amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak