Santa Fe´ko Argentinako Probintzia Defendatzailea, Jaquelina Balangione, euskal espetxe sistemaz interesatzen da
VG 2022 10 17
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak bilera bat izan du gaur goizean Lakuan Santa Feko Jaquelina Balangione probintzia-defendatzailearekin (Arartekoaren antzeko kargua du), Euskadik berriki bere gain hartu duen espetxe-sistema ezagutzeko interesa duen argentinarrarekin. Argentinako defendatzaileak interesa agertu du euskal esperientzia Espetxe Eredu berria eraikitzeko prozesu politiko eta instituzionalean, bai eta justizia errestauratiboan oinarritutako sistema baterantz aurrera egiteko garatutako oinarri, erresistentzia eta estrategia nagusietan ere, laguntza tekniko eta finantzario beharrez gain. Sailburuarekin batera, Ana Agirre, Justiziako sailburuordea, Eugenio Artetxe eta Jaime Tapia egon dira. Bileraren ostean, Defendatzaileak Zaballako espetxea bisitatu du