Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Bengoak hauteskunde interesengatik «gaixoen osasuna erabili izana» leporatu dio Errioxari

2011.eko azaroak 11

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak ez du konpentsazio ekonomikorik ordainduko, Euskadik Kantabriako, Burgoseko, Nafarroako eta Errioxako 14.000 laguni baino gehiagori eskaintzen dien interesik gabeko arretaren truke

Rafael Bengoa osasun sailburuak «hauteskunde» eta «ekonomia» interesak baino ez edukitzea leporatu dio Errioxako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari erkidego honekin muga egiten duten herrietan bizi diren euskaldunei ematen zaien arretaren truke ordaintzeko exijitu baitio. Bengoak Osasun Ministerioari polemika honetan esku hartzeko eskatu dio, «Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa» eta arreta berezitua behar duten gaixoen osasuna bera arriskuan jartzen ari baita. «Arazo honekin, hauteskunde garaian gaixoen osasuna erabili» izana salatu du sailburuak. Eusko Jaurlaritzako osasun eta kontsumo sailburuak konpentsazio ekonomikoa kobratzea edo exijitzea baztertu du, Euskadik Kantabria, Burgos, Nafarroa eta Errioxako 14.000 laguni baino gehiagori eskaintzen dien interesik gabeko arretaren truke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa