Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak sektore publikorako energia elektriko % 100 berriztagarriaren horniduraren kontratazio zentralizatua bultzatu du (Gobernu Bilera 2022-10-18)

2022-10-18

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeentzako eta euskal sektore publikoko beste erakunde batzuentzako energia elektriko % 100 berriztagarriaren horniduraren kontratazio zentralizatua baimendu du gaurko bileran (2023-2024).

Aurten sortu diren eta energiaren egungo prezioetan zuzeneko eragina izan duten zirkunstantzien ondorioz, espediente berri honetan aurrekoan baino askoz kostu handiagoa planteatu behar izan da. Zehazki, 129.335.220 euroko zenbatekoa (zergak barne) planteatu da aurreikusitako bi urteetako bakoitzean esleitzeko gehieneko prezio gisa, eta hiru lotetan banatu da. Zenbateko hori aurreko kontratukoa baino % 75,9 handiagoa da, hau da, 2020an baino 55 milioi euro handiagoa.

Ildo horretan, joan den astean Gobernu Kontseiluak kontratu horren ezohiko aldaketa bat onartu zuen, kreditua 36,7 milioi eurotan gehitzeko eta, era horretan, 2022ko fakturei aurre egiteko.

Gaur baimendu den espediente berria bi urterako izango da, luzapena barne.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko