Berriak Hezkuntza
qrcode

“Artiach eraikineko” bost lokal eskuratzea, Bilboko Zorrozaurren (Gobernu Bilera 2022-10-18)

2022-10-18
  • Hezkuntza Sailak bertan kokatuko du Ikaskuntzaren Berrikuntzarako Zentroaren egoitza nagusia

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak proposatuta, Zorrozaurreko uhartean bost higiezin erostea, Bilbon. Deustuibarreko 70. zenbakian dagoen eraikina osatzen duten lokalak dira eskuratuko direnak; eraikin hau, aldi berean, "Artiach" industria-multzoaren zati da. Higiezin horiek erosteko finkatutako prezio orokorra 1.250.000 eurokoa da. 

Eraikin honek hartuko du Ikaskuntzaren Berrikuntzarako Zentroaren egoitza nagusia, bertan Hezkuntza Sailaren hezkuntza berriztatzeko zerbitzuak zentralizatuz. Horrez gain, ISEI-IVEIren egoitza ere bertan kokatuko da (Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea), azken honek hezkuntza berriztatzeko arloarekin duen harreman estua dela eta. 

Zentro berriaren ardura izango da irakasleen prestakuntzan aplikatutako ikerketa- eta berrikuntza-ekintzak dinamizatzea, bai eta zaintza teknologikoa, ikaskuntza-metodologia berrien garapena, ikerketa eta berrikuntza aplikatua eta hezkuntza-proiektu berritzaileen emaitzak ikastetxe guztietara transferitzea ere, betiere inklusioaren, ekitatearen eta hezkuntza-bikaintasunaren printzipioak kontuan hartuta.

Helburu horiekin, ekosistema honek hainbat hezkuntza-laborategi izango ditu, eta ezaugarri arkitektoniko eta teknologiko desberdinak dituzten ikaskuntza-espazioak ere bai, irakatsi eta ikasteko prozesuan berritzeko aukera emango dutenak. Espazio, gela edo tailer horiek hezkuntzarako prototipo berritzaile gisa balio dezaten diseinatu eta egokitu beharko dira. 

Eusko Jaurlaritzak eskuratuko dituen bost lokalek 1.579,75 metro koadroko azalera erregistratua dute orotara, lau solairutan banaturik, Artiach industria-multzoko “eraikin noblea” izenez ezagutzen den horretan: behe solairuan eta lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan.

Iruzkin bat
  • 2022-10-19

    Para invertir en innovación (que siempre es un valor y es invertir en futuro), antes hay que tener cubiertas las bases, el presente, y eso (me consta de primera mano) se está dejando de lado. Han recortado en recursos para centros públicos sin miramientos y han dejado sin atención esencial a muchísimos niños y niñas con necesidades educativas especiales, es decir, han recortado de sus derechos fundamentales para invertir en edificios... Es de locos!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko