Vandana Shiva ekintzaile ekofeminista 2022ko Ignacio Ellacuría Saria, krisi klimatikoaren aurkako borrokan erreferente izateagatik

2022-10-15
  • Ignacio Ellacuría Saria eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ematen du, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailean dagoena
  • Vandana Shiva mundu osoko erreferentea da biodibertsitatea babesteagatik eta nekazarien eskubideen alde borrokatzeagatik, bereziki, emakumeenak

 

Emakume Nekazarien Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena, garapenerako lankidetzako 2022ko Ignacio Ellacuría Saria Vandana Shivari emango diola iragarri du. Indiako ekintzailea mundu mailako erreferentea da nazioarteko mugimendu ekofeministan eta biodibertsitatea babesteko eta krisi klimatikoaren aurrean nekazaritza alternatiba iraunkorrak eraikitzeko borrokan. Iñigo Urkullu Lehendakariak emango du saria azaroaren 29an, asteartean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldian.

Epaimahaiak ekintzaile ekofeminista aitortu nahi izan du “krisi klimatikoaren arazo handiari buruzko ahotsa izateagatik, eta, batez ere, ingurumenarekin  oreka bat lortzeko alternatiba eskuragarriak, zientifikoki kontrastatuak eta eraginkorrak eskaintzeagatik, eta emakumeen balioa protagonista gisa jarri duelako”. Epaimahaiak gaineratu du, saria jasoko duela “bizitza eman duelako besteena salbatzen, lurraren eta gizakiaren bizitza babestuko duen indarkeria gabeko nekazaritzaren bidez”.

Naturaren eskubideen aldeko aktibista

Vandana Shiva, fisikaria da eta teoria kuantikoan doktorea. Bere ikerketa lanaren norabidea aldatu zuen kimikoetan oinarritutako nekazaritza industrialaren ereduaren aurrean alternatibak eraikitzeko eta herri indigenen eta tokiko komunitateen eskubideen alde borrokatzeko. 1987az geroztik, 134 hasi banku komunitario baino gehiago sortzen lagundu du, eta Indiako milioi bat nekazarien bizibideak babestu eta birsortu ditu.

1984an, Navdanya (bederatzi hazi) Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Ekologikorako Fundazioa sortu zuen. Fundazioak biodibertsitatearen kontserbazioa, nekazaritza ekologikoa, hazien kontserbazioa eta nekazarien eskubideak sustatzen ditu, bereziki, emakumeenak.

Nazioartean, Shivak ekofeminismotik nekazarien eta naturaren eskubideen aldeko mundu osoko ekimenetan parte hartu du. 1998an, Diverse Women for Diversity mugimendua sortu zuen, 10 milioi emakume baino gehiagorekin batera horien segurtasuna eta elikadura burujabetza ziurtatzeko. Horregatik guztiagatik, Vandana Shivak Right Livehood Award saria jaso du, Nobel Saria alternatiboa izateagatik ezaguna, eta liburu ugari idatzi ditu horien artean  Staying Alive, Hegoaldeko herrialdeetako emakumeen pertzepzioak aldatzen lagundu zuena.

Garapenerako lankidetza

Euskal lankidetzak hainbat urtez babestu du Navdanya GGKEa Indiako emakume nekazariak ahalduntzeko proiektuetan; baliabideen kudeaketa sistemak berreskura ditzaten. Horiek banaketa ekitatiboan, jakintza tradizionalen balioaren aldeko apustuan eta bertako haziak berreskuratzean oinarrituta daude.

Calcuta Ondoan, hautagaitza aurkeztu zuen GGKEa, 2016an hasi zen Navdanyari laguntzen emakume nekazariak ahalduntzen eta biodibertsitatearen aldeko hainbat proiektuetan, eLankidetzaren babesarekin.

Ignacio Ellacuría Saria

Ignacio Ellacuría Sariaren helburua da publikoki aitortzea herrien artean berdintasuna eta justizia sustatzen, pobrezia gainditzen eta ekarpen hori hedatzen laguntzen duten pertsonei, antolakundeei, taldeei edota ekimenei. Era berea, sariak ekimen hori ezagutaraztea eta gizartea sentsibilizatzea ere du helburu. Eusko Jaurlaritzak ematen du Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez.

 

2 iruzkin
  • 2022-10-16

    Gainera datorkigunaren borrokan erreferente femeninoak eta liderrak izatea, hainbeste kutsadurarekin ezin da finantzatu kutsatzen duenaren horrek alde guztietan funtzionatzen ez duen bitartean.

  • 2022-10-16

    Bien tener referentes femeninos y lideresas en la lucha de lo que nos viene encima, con tanta contaminación puede llegar el momento no pueda financiarse para tanto roto como eso de quien contamina paga no funciona en todas las partes.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak