Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Adituek gizarte-partaidetzaren aldeko dira, eta udalen diseinuan emakumeek parte hartzearen aldeko, bereziki

2011.eko azaroak 10

 Mintegia: Hirigintza barneratzailea. Kaleek badute generoa

 Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalen hirigintza-planeamenduetan genero-berdintasuneko politikek duten garapen mailari buruzko txostenaren emaitzak aurkeztu ditu gaur Aitor Jauregi ikertzaileak Eusko Jaurlaritzak antolatuta hirigintza barneratzaileari buruz Gasteizen egiten ari den mintegian. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak enkargatu zuen txostena, udalei zuzenduta Jaurlaritzak egingo duen laguntza-deialdiari begira benetako egoera ezagutzeko, alegia.

 Jauregiren esanetan, 3.000 biztanletik gorako udalerrien %43k egina dute hirigintza arloan berdintasunaren inguruko azterlanen bat, nahiz eta udalerri horietako hirigintzako arduradunen %11k ez zuten horren berri. Kasu gehienetan, emakumeen parte hartze prozesuetan egin dira azterlanak.

 Horrelako ikerketak egin diren udalerrien %25ean, jarduketan bat egin da jarraian: argiztapena, irisgarritasuna, bideak, ekipamenduak, seinaleak eta abar hobetu, esate baterako.

 Azterlanik egin ez duten udalek diotenez,  Jaurlaritzaren laguntzak honako ekintzetarako erabiliko lituzkete: hirigintzako planetan genero-faktorea sartzeko, plan estrategikoak lantzeko, tunelak eta pasabideak hobetzeko, auzo degradatuetan hobekuntzak egiteko, oinezkoen bideak, espazio publikoetako ikuspena, irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko, umeentzako guneak egokitzeko, bideetatik gertuko espazioak hobetzeko, eta abar.

 Jauregiren ustetan, gai honen inguruan nolabaiteko ezjakintasuna dago oraindik, berdintasunaren eta hirigintzaren arloko arduradunen arteko koordinazio eza eta hartutako neurrien eta berdintasunaren alorrean izan duen benetako eraginaren inguruko ebaluazio eskasa.

 Bestalde, hirigintzan aditua eta EHUko irakasle den Koldo Tellería arkitektoak udalerri-mota bat defenditu du, oinezkoek lehentasuna izateko diseinatua, irisgarria eta ikuspen gutxiko guneak izango ez dituena. Horrela, atari eta igogailu gardenen alde agertu da. Hirigintzako diseinua egiterakoan faktore guzti horiek kontuan hartu dituzten Euskadiko adibide zehatzak azaldu ditu Telleriak. Herritarren partaidetzaren beharra, eta emakumeena bereziki, azpimarratu du, eta, nahiz eta horrek teknikarien lana konplexuago egiten duen, eraginkorragoa ere egiten duela esan du. "Hasiera-hasieratik gauzak ondo egitea errazagoa da", esan du.

 Ferapiren zuzendaria den Begoña Pecharromanek azaldu du, gaur egun, emakumeak direla nagusiki garraio publikoaren erabiltzaile: %33 emakumeak eta %18 gizonezkoak. Sarritan, umeekin doaz emakume horiek, kargatuta eta puntako orduetatik kanpo. Bere ustez, datu hori kontuan eduki beharko lukete garraio publikoko operadoreek.

Iruzkin bat
  • @ePartehartzen
    2011.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Adituek gizarte-partaidetzaren aldeko dira, eta udalen diseinuan emakumeek parte hartzearen aldeko, bereziki http://t.co/JSgnE7RP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan