Berriak Lehendakaritza

"Berdinketa teknikoa" Euskadiko indar politikoen artean azaroaren 20rako

2011.eko azaroak 11

Euskal soziometroak PSE-EE, EAJ, PP eta Amaiurren arteko «alde txikia» nabarmendu du, 4-5 eserleku lortuko bailituzke bakoitzak

Lurraldeka, PPk lortuko lituzke boto gehien Araban; hau da, % 30,3. Bizkaian, EAJ izango litzateke alderdirik bozkatuena (% 29,4) eta Gipuzkoan, berriz, Amaiur izango litzateke irabazlea, bozen % 36,3 lortuta. Bestalde, inkestatutako biztanleen % 73k uste dute Mariano Rajoy izango dela Espainiako Gobernuko presidente berri. Hala eta guztiz ere, Alfredo Pérez Rubalcabak (PSOE) (3,5) Alderdi Popularreko liderrak (2,5) baino balorazioa hobea lortu du.

Eusko Jaurlaritzak datozen hauteskundeetan EAJ, PSE eta PPren arteko «berdinketa teknikoa» izango dela aurreikusi du. Bozaldien aurretik egindako ikerketa baten arabera, Euskadiko alderdi politiko nagusiek launa eta bosna eserleku artean lortuko lituzkete; Amaiurrek, ordea, hiru eta bost artean erdietsiko lituzke.

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko arduradun Victor Urrutiak agerraldia egin du gaur goizean Lehendakaritzan (Gasteiz), azaroaren 20ko hauteskundeen aurretik egindako ikerketaren emaitzak aurkezteko.

Lurraldeka, PP izango litzateke alderdirik bozkatuena Araban, botoen % 30,3rekin (1-2 eserleku), eta atzetik PSE izango luke, bozen % 24,7rekin (ordezkari bakarra). EAJ eta Amaiur berdinduta egongo lirateke, bozen % 19rekin eta % 18rekin, hurrenez hurren, eta ordezkari bat lortu edo ordezkaritza gabe geratuko lirateke.

Bizkaian, aldiz, EAJ izango litzateke alderdi bozkatuena; botoen % 29,4 eta hiru eserleku lortu lituzke. PSE eta PPk, berriz, bina diputatu eta bozen % 22 eta % 21 erdietsiko lituzkete. Amaiur laugarren indar politikoa izango litzateke, botoen % 19rekin, eta ordezkari bakarra lortuko luke.

Inkestaren arabera, Gipuzkoan aukeratzen diren sei ordezkarietatik Amaiurrek 2 edo 3 eskura litzake.  Koalizio abertzaleak bozen % 36,3 lortuko lituzke, PSE-ren aurretik. Azken hori 3 ordezkari izatetik 1 edo 2 izatera (% 21,8) igaroko litzateke.  EAJ hirugarren indar politikoa izango litzateke, botoen % 19 eta eserleku bat lortu bailituzke, 2008an baino bat gutxiago. PPk Gipuzkoan duen ordezkariari eutsiko lioke bozen % 15i esker.

Bestalde, inkestatutako biztanleen % 73k uste dute Mariano Rajoy izango dela Espainiako Gobernuko presidente berri. Hala eta guztiz ere, PSOEko Alfredo Pérez Rubalcabak Alderdi Popularreko liderrak baino balorazioa hobea lortu du. Herritarrek 3,5 puntu eta 2,5 puntu eman diete, hurrenez hurren.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @Rdelaiglesia
    2011.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia: [Estudio preelectoral] "Empate técnico" entre las fuerzas mayoritarias de Euskadi para el #20N: http://t.co/lgGOqJY6" #Elecciones

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)